WT - Kanpoaldeak artezteko makina

Zeharkako orga duen gama astuneko artezteko makina unibertsala
WT Kanpo artezketarako makinak DANOBAT

WT artezteko makina astunen gamak zeharkako orga du konfigurazioan, plantan okupatzen den lekua optimizatzeko. Makinaren multzo nagusiak, hala nola piezaren burua, harriaren burua eta kontrapuntua, 15 tona arteko pisua eta 10000 metrora arteko luzera duten osagaiak artezteko diseinatu dira. Arteztu ondoren irauli egin behar diren diametro handiko piezak artezteko, muxarradurako bankada erabiltzeko aukera eskaintzen da.

Makinaren oinarria eta azpimultzoak burdinurtu perlitiko egonkortuzkoak dira. WT artezteko makinak harri buruaren konfigurazio ugariz hornitu daitezke: zuzena, angeluarra eta integratutako motorrak eragindako “B” ardatza duena. Harriak DANOBATek diseinatutako kojinete hidrostatikodun edo errodamendudun torlojuetan muntatzen dira. Aplikazioaren arabera, korindoi, CBN edo diamantezko harriak erabili daitezke.

Errendimendurik handiena lortzeko, WT makinek in-process neurketarako eta harriaren orekatze automatikorako ekipamenduak izan ditzakete, eta, besteak beste, talkak eta ukipenak ekiditeko sistema, ardatzen posizionamendurako sistema eta konikotasuna automatikoki zuzentzeko sistema gehitu ahal zaizkie.

Puntuen arteko distantzia max.: 10000 mm

Arteztu daitekeen diametro max.: 1600 mm

Harriaren diametro max.: 1250 mm

Makinen prozesuak

Barne artezketa zilindrikoa

Barne artezketa zilindrikoa

Kanpo artezketa zilindrikoa

Kanpo artezketa zilindrikoa

Superakabera

Superakabera

Inguraketako artezketa

Inguraketako artezketa

Artezketa eszentrikoa

Artezketa eszentrikoa

Formen artezketa

Formen artezketa

Harien artezketa

Harien artezketa

Bizar kentzea

Bizar kentzea

Ezaugarriak

 

 

WT-72

WT-92

WT-100

Puntuen arteko distantzia max.

mm

6000

8000

10000

Arteztu daitekeen diametro max.

mm

840

1040

1250/1600

Puntuen arteko pisu max.

kg

1500

5000

8000/15000

Harriaren diametro max.

mm

1060

1250

1250

Harriaren buruaren potentzia max.

kW

45

45

45

Harriaren abiadura periferiko max.

m/s

60/100

60/100

60/100

Ezaugarri ezberdinak behar? Idatziguzu

Aplikazioak

Mekanizazio proba
Proba ezazu mekanizaturako eskaintzen dugun test zerbitzua. Testean DANOBATGROUPen gaitasuna zure prozesu ekipoarekin konbinatu eta zure inbertsioaz seguru egongo zara.
Bota zure erronka