mBTG-DANTIP - Artezketarako makina

Errotorearen alabe puntak artezteko eta neurtzeko makina
mBTG-DANTIP Artezketarako makina DANOBAT
mBTG-DANTIP Artezketarako makina DANOBAT

mBTG eta DANTIP serietako artezteko makinak gas turbinen, hegazkin motorren eta APUen errotoreetan alabe puntak doitasunez arteztu, neurtu eta haiei bizarrak kentzeko pentsatuta daude. Makina horiek errotorearen alabe puntak artezten dituzte beraiek azkar biraka ari diren bitartean (7000 bira minutuko abiaduran ere), hori ezinbestekoa izanik artezketa baldintza egokienak lortzeko. Ezaugarri horiei esker ahalik eta doitasunik handiena lortu daiteke egungo teknologiak erabalita.

Frogatu egin denez, 0,025 mm-ko diametro perdoiak lortzen dira. Lorpen hori oso garrantzitsutzat jotzen da; izan ere, errotore alabeen punten eta kanpoko karkasaren arteko tartea funtsezkoa da motorrak errendimendu egokia izateko.

mBTG seriea errotoreak artezteko eta neurtzeko erabili ohi da, besteak beste, hauek: CT7/T700, RTM322, CFM56, CF34, V2500, TP400, F404 eta J85. DANTIP seriea, berriz, tamaina handiko motorren errotoreetarako erabili ohi da.

Makina horiek DANOBAT VG artezteko makinekin batera saldu daitezke, “Mekanizazio Zelulak” osatuz, motore bereko errotoreak eta karkasak mekanizatu eta neurtzeko prozesuetarako soluzio osotuak eskainita. Errotoreen alabe puntak artezteko makinak eta karkasak artezteko eta torneatzeko makinak mekanizazio datuak trukatzen dituzte nahi diren perdoiak dituzten errotore-karkasa multzoak lortzeko, horrekin motorren errendimendua eta efizientzia optimizatuta.

Makinen prozesuak

Kanpo artezketa

Kanpo artezketa

Ezaugarriak

 

 

mBTG-400

mBTG-800

DANTIP R3

Arteztu daitekeen diametroa

mm

410

800

1370

Arteztu daitekeen luzera max.

mm

600

860

1500

Piezaren luzera max.

mm

750

1400

2000

Piezaren abiadura

rpm

10-7000

10-4500 (7000*)

10-3000 (4500*)

Harri buruaren biraketa

º

-10 / +200

-10 / +200

-10 / +200

 *Konfigurazio berezia

Ezaugarri ezberdinak behar? Idatziguzu

Aplikazioak

Mekanizazio proba
Proba ezazu mekanizaturako eskaintzen dugun test zerbitzua. Testean DANOBATGROUPen gaitasuna zure prozesu ekipoarekin konbinatu eta zure inbertsioaz seguru egongo zara.
Bota zure erronka