HG - Kanpoaldeak artezteko makina

Mahai mugikorra duen gama astuneko artezteko makina unibertsala
HG Kanpo artezketarako makina DANOBAT
HG Kanpo artezketarako makina DANOBAT

Mahai mugikorra duten artezteko makina hauen gama osagaien kanpoalde, barrualde, forma koniko eta aurpegien artezketa konbinatzen duten aplikazioen era askotako eskakizunei erantzuteko sortu da, esaterako transmisio ardatzak, motor elektrikoen ardatzak, turbina eolikoen eta gas turbinen ardatzak, tren ardatzak, makina-erreminten ardatzak, lurreratze trenen ardatzak eta antzekoak arteztean egon daitezkeen eskakizun mota askori erantzuteko. Aplikazioaren arabera, korindoi, CBN edo diamantezko harriak erabili daitezke.

Makinaren oinarria eta azpimultzoak burdinurtu perlitiko egonkortuzkoak dira. HG artezteko makinak harri buruaren konfigurazio ugariz hornitu daitezke: zuzena, angeluarra eta integratutako motorrak eragindako “B” ardatza duena. Harriak DANOBATek diseinatutako kojinete hidrostatikodun edo errodamendudun torlojuetan muntatzen dira.

Errendimendurik handiena lortzeko, HG makinek in-process neurketarako eta harriaren orekatze automatikorako ekipamenduak izan ditzakete, eta, besteak beste, talkak eta ukipenak ekiditeko sistema, ardatzen posizionamendurako sistema eta konikotasuna automatikoki zuzentzeko sistema gehitu ahal zaizkie.

Puntuen arteko distantzia max.: 5000 mm

Arteztu daitekeen diametro max.: 1040 mm

Harriaren diametro max.: 1060 mm

Makinen prozesuak

Kanpo artezketa zilindrikoa

Kanpo artezketa zilindrikoa

Barne artezketa zilindrikoa

Barne artezketa zilindrikoa

Superakabera

Superakabera

Inguraketako artezketa

Inguraketako artezketa

Artezketa eszentrikoa

Artezketa eszentrikoa

Formen artezketa

Formen artezketa

Harien torneaketa

Harien torneaketa

Bizar kentzea

Bizar kentzea

Ezaugarriak

 

HG-62

HG-72

HG-92

Puntuen arteko distantzia max.

mm

2000

4000

5000

Arteztu daitekeen diametro max.

mm

440

840

1040

Puntuen arteko pisu max.

kg

500

1500

5000

Harriaren diametro max. **

mm

760

915

1060

Harri buruaren potentzia max.

kW

30

45

45

Harriaren abiadura periferiko max.

m/s

45/60

45/60

45/60

**Harriaren buruaren konfigurazioaren arabera

* Bezeroaren beharren arabera, makinaren beste gaitasun eta konfigurazio batzuk konbinatu ahal izango lirateke.

 

Ezaugarri ezberdinak behar? Idatziguzu

Aplikazioak

Mekanizazio proba
Proba ezazu mekanizaturako eskaintzen dugun test zerbitzua. Testean DANOBATGROUPen gaitasuna zure prozesu ekipoarekin konbinatu eta zure inbertsioaz seguru egongo zara.
Bota zure erronka