Danobatek ESTARTA-175 eta ESTARTA-250 artezteko makina zentrogabeak aurkezten ditu. Ekoizpen serie laburretara bideratuta. Artezteko makina zentrogabeak dira eta artezteko harriaren burua irtenda dute, baina buru egitura horrek berez dakartzan zurruntasun galerak txikiagotzeko diseinatuta daude.
Produktibitaterik handienarekiko ahalik eta egokikortasunik handiena lortzeko garatu dira bereziki. Harria irtenda konfiguratuta egoteak erreferentzia aldaketa azkarrak egitea behar dituzten bezeroei behar duten malgutasuna ematen die. Makinak abiadura handiz lan egiteko prestatuta daude (120 m/s CBN teknologiarekin), arreta berezia eginez zurruntasunari.
Errendimendu dinamikorik hoberena lortzeko helburuarekin, belaunaldi berriko harri buru erregulatzailearen diseinu iraultzaile bat sartu da, buru horren zurruntasunik handiena bermatzeko.
|
|
ESTARTA-175 |
ESTARTA-250 |
Pieza neurria max. |
mm |
40 |
150 |
Artezteko harriaren neurriak (OD x zabalera x ID) |
mm |
Ø508 x 175 x Ø304.8 |
Ø650 x 250 x Ø304.8 |
Artezteko harriaren abiadura periferikoa |
m/s |
120 |
120 |
Artezteko harriaren abiadura periferikoa |
mm |
Ø305 x 175 x Ø127 |
Ø400 x 250 x Ø203.2 |
Motore nagusia |
kW |
11 - 22 |
22 - 37 |
Pisu garbia |
kg |
8000 |
12000 |