Danobat etxeko doitasun handiko artezteko makina bertikalen DVG gama, neurri handiko osagaien fabrikaziorako.
Danobatek doitasun handiko artezteko makina bertikalen DVG gama aurkezten du, bere bezeroen aplikazio berezietara moldatzeko diseinatu den gama. Makina bera eta harekin lotutako prozesu guztiak bere baitan hartzen dituzten soluzio osoak dira, neurrira egindakoak.
Teknologiarik aurreratuenak erabiltzen dituztenez, nabarmena da DVG artezteko makinen zurruntasuna eta doitasuna. Makina horiek diseinu modularra dute, bezero bakoitzaren premiak asetzeko, konfigurazio unibertsaleko makinen premiei zein egokitzapen zorrotzenei erantzun ahal izateko. Beraien diseinu modularrari esker entrega eperik laburrenak lortu daitezke kosturik egokienean, eskaripean fabrikatutako makinetarako.
|
|
DVG-2500 |
DVG-3500 |
DVG-4500 |
Artez daitekeen diametroa |
mm |
2500 |
3500 |
4500 |
Atez daitekeen altuera |
mm |
500 |
700 |
700 |
Pisua mahaiaren gainean |
kg |
4000 |
5000 |
6000 |
Erremintak |
|
2/1* |
2/1* |
2/1* |
*Buru tangentziala