Zinta zerrak

DANOBAT zinta zerrek soluzio ugari ematen dute barra, hodi eta plaka metalikoak ahalik eta doitasun handienez mozteko.

DANOBAT Zerrak negozioak zinta zerra horizontal automatikoak zein erdi automatikoak eskaintzen ditu, bagoi erakoak edo portaledunak pieza handietarako, eta zinta zerra bertikalak ere bai.

DANOBAT zerren zutabeak eta buruak hormigoi polimero batez betetzen dira ebaketa zikloan edozein bibrazio erabat ezabatzeko. Hori garrantzitsua da batez ere ebakitzen zailak diren materialak lantzeko orduan. Zerraren burua modu paregabean diseinatuta eta fabrikatuta dago.

Zerraren burua osatzen duten piezak mihiztatu egiten dira eta mekanizazio zentro berezi batean kokatzen dira; beraz, muntaketa kritiko osoa prozesu bakarrean egiten da, eta ziurtatzen da zerraren gurpilen eta giden muntaketa puntu guztiak zehazki plano berean egotea eta zintaren ibilbidea modu egokian egotea buruaren eraikuntzan.

Zinta zerra bertikalak

Mekanizatzen zailak diren plaka eta bloke handien ebaketa

Gehienez 2500 mm-ko lepoa duten piezak

Gehienez 2500 mm-ko altuera duten piezak

Dimentsio handiak

Forma irregularrak dituzten pieza handien manipulazioa

Gutxienez 1000 mm-ko diametroko piezak