Vollrath PujadasSoluzio automatikoa bobinatik abiatuz laser bidezko mozketan, diskoak fabrikatzeko tresneria sektorerako

Erronka

Sistema efiziente bat lortzea diskoak fabrikan produzitzeko, ahalbidetuko duena edozein disko-diametro fabrikatzea azpikontrataziora jo gabe.

Soluzioa

DANOBATek laser bidezko mozketarako lerro malgu bat proposatzen du bobina metalikotik elikatua, efizientzia handitzen duena materialaren erabileran eta malgutasun handia ematen diona produkzioari.

Emaitzak

Vollrath Pujadas lehiakorragoa da, diskoaren fabrikazioa bere produkzio-katean integratu duelako.

DANOBAT laser bidezko mozketa-lerroak ahalbidetzen du, gainera, malguagoa izatea serie motzen produkzioan eta materialaren aprobetxamendu maximoarekin.

DANOBATek ezin hobeto aditu eta ulertu zituen gure behar espezifikoak eta prest egon zen bere teknologia pertsonalizatzeko gure beharretara.

Vollrath Pujadas Soluzio automatikoa bobinatik abiatuz laser bidezko mozketan, diskoak fabrikatzeko tresneria sektorerako 2
  • Jesús Planchart
  • Zuzendari Teknikoa
  • Vollrath Pujadas

Vollrath Pujadas

Vollrath Pujadas Soluzio automatikoa bobinatik abiatuz laser bidezko mozketan, diskoak fabrikatzeko tresneria sektorerako 1
Vollrath Pujadas Soluzio automatikoa bobinatik abiatuz laser bidezko mozketan, diskoak fabrikatzeko tresneria sektorerako 2

Elkarrizketa

Jesús Planchart, Vollrath Pujadas, SAUko Zuzendari Teknikoa

Zein zen proiektu honetako erronka?

Erronka zen gai izatea behar zen edozein disko-diametro fabrikatzeko ordura arte ohiko hornitzaileekin genituen mugak izan gabe geometria eta epeetan. Eta hori guztia, materialak optimizatu eta kostuak murriztuz.

Zein hobekuntza lortu dituzue DANOBATekin? 

Gure bezeroek geroz eta produktu pertsonalizatuagoak eskatzen dituzte, eta horrek eragiten du gure katalogoko erreferentzia kopurua haztea etengabe. Horrek arazoa sortzen zigun diskoen lehengaia gordetzeko, entrega epeengatik batetik, eta biltegiratzeko behar zen espazio handiagatik. Makina berriarekin, bakar-bakarrik fabrikatzen ditugu behar ditugun diskoak, eta horrekin diskoak biltegiratzea ekiditen dugu.

Zein abantaila eskaintzen ditu teknologia honek, ohiko teknologien aurrean?

Gure hornitzaileek prentsa bitartez fabrikatzen dituzte diskoak, eta beraz diskoen diametroak mugatuta daude dituzten trokelen tamainetara arabera. Produktibitate handiak eskaintzen dituen teknologia da baina zurrunegia gure beharretarako.

Zein abantaila ditu xafla-bobinatik abiatzeak formatuan lana egitearen aurrean?

Bobinatik abiatzeak ahalbidetzen digu biltegiratze espazioa hustea eta suposatzen du ekonomikoki aurreztea. Bobina bat elikatzen dugun bakoitzean, makinak ahalbidetzen du material behar guztiak produzitzea era jarraituan, karga eta deskargako geldialdirik gabe.

Zein izan da zuen esperientzia DANOBATekin lana egiterako orduan?

DANOBATek jakin izan du gure beharrak identifikatzen proiektuaren definizioan eta elkarlan maila handi batekin, gai izan da bere makina pertsonalizatzeko Vollrath Pujadasen ditugun produkzio-beharretara.

Ezagutu gehiago

Nola lagun zaitzakegu?