- Balio teknologiko handiko eta perdoi zorrotzeko hodien fabrikazioa, petrolioa 4000-5000 m-ko sakoneratik ateratzeko ustiategietan erabiltzeko.
- Produktibitatearen optimizazioa, giza baliabideak optimizatuz eta kalitate ezin hobea bermatuz.
Hodien lerro automatikoa, hauek osatua;
DANOBAT TTB bi tornu.
Zorroen lerro automatikoa, hauek osatua:
Produkzio handiko DANOBAT zerra:
Hiru CL tornu:
Tubos Reunidosek goi errendimenduko OCTGren hariztaketarako lehen lantegia inauguratu du Espainian. Marubeni-Itochu, MISI, Japoniako altzairu banatzaile erraldoiarekin eratutako Joint-Venturearen ondorioz, Tubos Reunidos Premium Threading enpresa, TRPT, sortu da, balio teknologiko handiko hodien fabrikaziorako, petrolioa 4000-5000 m-ko sakoneratik ateratzeko ustiategietan erabiltzeko. Muturreko lan baldintza horiek Premium konexioak behar dituzte, hau da, patenteek babestuta dauden eta konexio estandarrenak baino prestazio hobeak eskaintzen dituzten konexioak, eta, horretarako, Tubos Reunidosek JFE lider japoniarraren lizentzia eskuratu du hariztaketan.
Premia horiek estaltzeko, TRPT DANOBATera hurbildu zen erronka honekin. Biek batera DANOBAT makinen azken belaunaldia garatu eta instalatu dute, TRPTk duen 30.000 m2 baino gehiagoko lantegian. Horrela balio teknologiko handiko ekoizpen lerro bat eratu dute.
...