Starline WindowsIsolamendu-panelen fabrikaziorako soluzio automatikoa

Erronka

Mozketa eta tolesketa prozesuak automatizatzea produkzio-bolumen handiena duten panelen fabrikazioan.

Soluzioa

DANOBATek proposatzen du mozketa eta tolesketako lerro malgu bat, 10 posizio dituen biltegi automatiko batek osatua, lotuta dagoena zizailaz konbinaturiko puntzonatzeko makina batekin, ondoren, handik, produktua transferitzeko panelatzeko makina automatiko batera. Horrela, sistema bakarrean lortzen da lehengaitik abiatu eta amaitutako panelak lortzea.

Emaitzak

DANOBAT lerro malgu hau ezartzearekin batera, STARLINEk lortu du tarteko stock-a murriztea, produkzio-malgutasuna eta gaitasuna handitzearekin batera. Horrek ahalbidetu dio lehiarako abantaila bat lortzea merkatuan.

Harrituta gaude DANOBATen lerro malguaren errendimendu, malgutasun eta efizientziarekin.

Starline Windows Isolamendu-panelen fabrikaziorako soluzio automatikoa 3
  • Tim Ulmer
  • Produkzio Arduraduna
  • Starline Windows Ltd.

Starline Windows

Starline Windows Isolamendu-panelen fabrikaziorako soluzio automatikoa 1
Starline Windows Isolamendu-panelen fabrikaziorako soluzio automatikoa 2

Elkarrizketa

Tim Ulmer, Starline Windows Ltd. Produkzio Arduraduna

Zein zen proiektuaren erronka?

Starline tolesketako soluzio baten bila zebilen produkzio-bolumen handiena duten gure panelak fabrikatzeko. Ordura arte gure prozesua eskuz egiten zen nagusiki, eta zailtasunak genituen bolumen handiko eskaerei erantzuteko.

Zergatik erabaki zenuten azkenean mozketa eta tolesketako soluzio oso baten alde egitea?

DANOBATek, gure produkzio-prozesua aztertu ondoren, mozketa eta tolesketako soluzio global bat proposatu zigun, ahalbidetzen ziguna mozkin handiagoak lortzea hasieran planteatu genituenak baino.

Zein izan da zure esperientzia DANOBATekin lana egiterakoan?

Gure esperientzia ezin hobea izan da. Lehenengo harreman komertzialetik hasi eta gaurdaino, bitartean instalazioa, formazioa, salmenta ondorengo zerbitzua eta abarretan DANOBATek gure espektatiba guztiak gainditu ditu, eta ez ziren inolaz ere baxuak.

Zein hobekuntza lortu ditu STARLINEk?

Harrituta gaude DANOBATen lerro malguaren errendimendu, malgutasun eta efizientziarekin. Gure ustetan lerroak lehiarako abantaila bat eman digu.

Ezagutu gehiago

Nola lagun zaitzakegu?