Schneider ElectricDANOBATek Schneider Electric-en produktibitatea hobetu du, mundu mailako espezialista energiaren kudeaketan, argindarraren distribuzioaz eta ekipo elektrikoen fabrikazioaz arduratzen dana

Erronka

Produktibitatea handitzea, denbora-tarte antzuak murriztuz eta mantentze-lanen kostuei eutsiz.

Soluzioa

Existitzen den makineria aztertuta eta Schneider Electric-en lantokiaren produktibitate eta automatizazio mailak ikusita, DANOBATek honako hobekuntza proposatu zizkion:

  • puntzonaketako bi makina ordezkatzea zehatzagoak eta lan-eremu handiagoa duten beste batzuekin.
  • panelatzeko makina bat gehitzea tamaina handieneko panelak era automatikoan manipulatu eta tolesteko.

Azkenik, puntzonaketa eta zizailaketako sistema konbinatu bat gehitzea, bere materialari aprobetxamendu maximoa ateratzeko, eta bere produkzioa egokitzeko serie laburragoetara.

Emaitzak

Aldaketa horiek martxan jartzearekin, Schneider Electric-ek hazkuntza garrantzitsu bat lortu zuen bere produktibitate eta kalitate portzentajeetan, eta hori zifra-errekorretan bilakatu zen entrega epeei dagokionean. Ondorioz konpainiak diru-irabazi garrantzitsuak eskuratu zituen.

DANOBAT makinetan egindako inbertsioak eraman gaitu errekor-zifretara kalitate estandar handiak dituzten makinen entrega epeetan.

Schneider Electric | DANOBATek Schneider Electric-en produktibitatea hobetu du, mundu mailako espezialista energiaren kudeaketan, argindarraren distribuzioaz eta ekipo elektrikoen fabrikazioaz arduratzen dana 2
  • Mohammed Adil
  • Lantokiko Arduraduna
  • Schneider Electric President Systems Ltd.

Schneider Electric

Schneider Electric | DANOBATek Schneider Electric-en produktibitatea hobetu du, mundu mailako espezialista energiaren kudeaketan, argindarraren distribuzioaz eta ekipo elektrikoen fabrikazioaz arduratzen dana 1

Elkarrizketa

Mohammed Adil, Schneider Elctric President Systems Ltd-ko Lantokiko Arduraduna

Zein zen proiektuko erronka?

Doitasun handiko makina bat behar genuen, konfiantza erabatekoa emango ziguna, errendimendu handia eskainiko zuena denbora-kostu txikienarekin eta mantentze-lan gutxikoa. Hitz baten, soluzio errentagarria eta errendimendu handikoa puntzonaketa arloan ditugun beharrak asetzeko. Horrela aurkitu genuen—DANOBATen— eskakizun horiek guztiak betetzen zituen soluzioa, eta horregatik inbertitu genuen DANOBATeko hainbat makinatan. Etekin handiak ekarri dizkigute.

Zein pieza mota fabrikatzen dituzu DANOBAT makinekin? Zein zen erronka teknikoa?

Industria-bastidoreen sektorean lana egiten dugunez, panelak fabrikatzen ditugu, behar dugu produktibitatea handitzea eskariaren arabera. DANOBATen zizaila duen puntzonatzeko makinak eta panelatzeko makina automatikoak eskakizun hori betetzen dute eta gainera produktibitatea eta doitasuna osatzen dituzte. Horrek eraman gaitu errekor-zifretara kalitate estandar handiak dituzten makinen entrega epeetan.

Zein hobekuntza eskaini dizu? Zein da DANOBATen erantzun gaitasuna?

Sortu diren gai guztietan eman duen erantzuna beti izan da ona eta benetako balorea izan da bazkide-kolaboratzaile bezala.

Nolakoa da Schneider Electric-en eta DANOBATen lan-taldeen arteko harremana?

Laguntza egiazko eta garrantzitsu baten adibide klasiko bat.

Baduzu ezusteko positiboaren bat/etorkizunean zabaltzeko planik?

Konpainia %25 hazi da azken bi urteotan eta espero dugu horrela jarraituko duela 2016an zehar, beraz, egiaz, badaude zabalkunde planak. DANOBAT gure bazkidea izango da.

Ezagutu gehiago

Nola lagun zaitzakegu?