
Txinako kazetariak DANOBATGROUPen bisitan
04-12-2012
Azaroaren 26tik 30era bitartean DANOBATGROUPek Lu Hang, Peng Shao Hu, Jia Chun Fang eta Cheng Fung Chun kazetari txinatarren bisita izan du. Kazetariok Asiako herrialdean makina erremintari buruzko lau aldizkari garrantzitsuenen ordezkariak dira: Modern Metalworking, MM MaschinenMarkt, Metal Working eta Chinamac Journal.
Kazetari txinatarrek Taldeak Alemanian eta Euskal Herrian dituen kooperatiben instalazioak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute , bai eta Mondragon Korporazioa ere. Era berean, Iñigo Ucin DANOBATGROUPeko Zuzendari Orokorrari eta Oscar Urdangarin Taldeko Zuzendari Komertzialari elkarrizketa egin diete. Bisitaren amaieran kazetariek azpimarratu dute txundituta gelditu direla taldeak duen dimentsioa, bikaintasun teknologikoa, etorkizuneko proiekzioa eta ahalmen handia ikusita.
Bisita DANOBATGROUPek Txinan duen ordezkaritzak bultzatutakoa izan da, Pekinen 2013ko apirilaren 22tik 27ra bitartean egingo den CIMT azokaren aurreko kanpaina gisa, DANOBATGROUPek bertan izango baita.