Maiatzean DANOBATeko Xafla Eraldaketako Dibisioa Mexikoko FABTECH eta Argentinako FIMAQH azoketan egongo da erakusketari

Maiatzean DANOBATeko Xafla Eraldaketako Dibisioa Mexikoko FABTECH eta Argentinako FIMAQH azoketan egongo da erakusketari

25-04-2018

Datorren maiatzean, DANOBATek, xafla eraldatzeko duen dibisioarekin, xaflaren eraldaketaren sektorerako garrantzitsuak diren bi azokatan hartuko du parte Latinoamerikan. Mexikoko FABTECH eta Argentinako FIMAQH azokak dira.

FABTECH azoka Mexiko Hiriko Citibanamex Zentroan egingo da 2018ko maiatzaren 2tik 4ra bitartean, eta DANOBAT bertan egongo da 3522 zenbakiko standean. FIMAQH azoka, berri, maiatzaren 15etik 19ra egingo da Tecnopolis gunean, eta bertan DANOBATek 1875 zenbakiko standa edukiko du.

Azoka biak nazioarteko goi mailako ekitaldiak dira makina-erremintaren sektorean, eta bietan DANOBATek xafla lantzeko makinetan dituen azken nobedadeak aurkeztuko ditu, han egonda Latinoamerikan ibilbide luzea sendotzen jarraitu eta lehia posizioari eutsi ahal izango diolakoan.

Azoka bietan, DANOBATPek xafla eraldaketarako duen dibisioak soluzio bereziak eta bezero bakoitzaren neurrirakoak jarriko ditu ikusgai, xaflaren munduan punta-puntakoak diren sektoreetan pentsatuta, eta horrela erakutsiko du abangoardiako teknologiaren aldeko apustu sendoa egin duela.

Buenos Airesen DANOBATek laser bidezko ebaketa makina, IRIS modeloa  jarriko du ikusgai, produktibitate handia eta kontsumo gutxiko makina dena. DANOBATek bere laser-produktuen sorta handitu du laser bidezko ebaketa sistema batekin, bobina metaliko bidez elikatzen dena, LB modelua, laserrak eta metalezko bobina erabiltzearen abantailak uztartzen dituena.