DANOBATGROUPeko xafla transformazio dibisioak, laser blanking makina erakutsiko du hurrengo LAMIERA azokan.

DANOBATGROUPeko xafla transformazio dibisioak, laser blanking makina erakutsiko du hurrengo LAMIERA azokan.

06-05-2019

DANOBATGROUPeko xafla dibisioa datorren LAMIERA azokan izango da (Milan, maiatzaren 15etik 18ra) eta bertan aurkeztuko ditu bobinatik abiatuta laser bidezko ebaketa arloko azken soluzio teknologikoak, 13. Pabiloiko C74-D51 standean. Azoka hau oso garrantzitsua da xafla transformazio sektorearen arloan eta sektore honetan horrenbeste aukera dituen merkatu italiarrean.

“THINK FLEXIBLE” izenarekin aurkeztuko da bobina metalikotik abiatuta laser bidezko ebaketaren lerroa, DANOBAT LB, malgutasuna delarik bere ezaugarririk nagusiena. Soluzio honetan bi teknologien abantailak konbinatzen dira: laser bidezko ebaketara aplikatutako zuntz- teknologia eta bobina metalikoen erabilera lehengai gisa.

DANOBATGROUPen laser blanking bidezko soluzioek iraultza ekarri dute prentsa tradizionalen sektorera, soluzioak erabiltzearen abantailak askotarikoak baitira tradizionalekiko. Garrantzitsuenen artean honakoak azpimarra ditzakegu: mantentze lanetan eta energian dagoen aurrezpena, alfer-denborarik ez izatea, espazioa optimizatzea eta, batez ere, eskaintzen duen malgutasun handiagoa. Abantaila horiek guztiek egiten dute DANOBAT LB makina sistema optimoa izatea serie ertain eta laburretan.

Enpresak apustua egiten jarraitzen du soluzio berezi eta berritzaileak garatzeko, betiere, behar zorrotzenak asetzeko asmoarekin. DANOBAT LB bobinatik abiatutako laser bidez ebakitzeko makina pertsonalizatua da eta bezero bakoitzaren behar bereziak asetzeko neurrira diseinatzen da. Gainera, tolesketa soluzio desberdinekin konbinatu daiteke, horrela bukatutako pieza automatikoki eskuratzea ahalbidetzen duen linea malgu osoa lortuz sistema bakarrean.

Bobinatik abiatuta laser bidez ebakitzeko sistema honen aplikazio eremua oso zabala da; beraz, beharrezkoa da kasu bakoitzean aztertzea zeintzuk diren bezeroaren premiak: ebaki beharreko material motak eta lodierak; beharrezko produktibitatea; piezen ezaugarriak; etab.

Besteak beste, teknologia honek honako sektoreetan du onarpen ona:

DANOBATGROUPeko xafla transformazio dibisioak espero du LAMIERA azokan parte hartuta Italiako merkatuan duen posizioa oraindik ere gehiago indartzea.