Danobatgroupeko Sheet metal dibisioak lehen aldiz ezarri du Estatu Batuetan laser blanking soluzio bakarra, X-GAP garapen integratuarekin

Danobatgroupeko Sheet metal dibisioak lehen aldiz ezarri du Estatu Batuetan laser blanking soluzio bakarra, X-GAP garapen integratuarekin

24-02-2021
  • Makina berri hori Carlsen Precision Manufacturing enpresaren Georgiako Bikaintasun Zentrorako garatu da, eta AEBetan instalatutako mota horretako lehena izango da.
  • LB Danobat makinan integratutako X-GAP garapen berria soluzio bakarra eta propioa da (patentatzeko prozesuan dagoena), laserraren barruan piezak eta erretala automatikoki bereizteko, produkzioa optimizatzea ahalbidetzen duena eta azken piezen pilaketa automatikoa errazten duena.

Danobatgroupeko xafla-dibisioak lankidetza-hitzarmena lortu du Carlsen Precision Manufacturing-ekin, Danobat LB bobinatik abiatuta laser-sistema guztiz automatizatua eta XGAP sistema integratua eskuratzeko, bai eta merkatu amerikarrean baterako sustapena egiteko ere, Romen (GA) dagoen Carlsen Precision Manufacturing zentro berrian garatuko diren laser blanking-eko zehaztasun-soluzioak sustatuz.

Carlsen, 98 urte dituen Ontarioko (Kanada) Larsen & Shaw Limited familia enpresa arrakastatsuaren hedapena da. Estatu Batuetako instalazio berria bikaintasun-zentro bat da, doitasunezko metalen eta laser bidezko mozketaren estanpazioaren fabrikazioaren berrikuntzarako; ingurune paregabea da fabrikazio aurreratu eta doitasunezkorako, kalitatea eta zerbitzua eskaintzen baitie OEM industrialen eta banatzaileen barietate zabal bati, automobilgintzan, medikuntzan, merkataritzan eta arkitektura sektoreetan, besteak beste.

Danobateko bobinak elikatutako laser soluzio berria, aurtengo azaroan instalatuko dena, 4 mm-ko lodiera duen altzairua prozesatzeko prest dago eta 6 kw-ko zuntzezko laser bat dauka. Makina horrek hainbat abantaila eskaintzen ditu bobina metalikoaren erabileratik eratorrita, hala nola lehengaietan aurreztea txapa gehiago aprobetxatuz, lan-erritmo konstanteak eta pieza bakoitzeko kostu txikiagoa. Danobat LB blanking laserraren teknologiak energia-kontsumoa murrizten du, prentsa-lineak bezalako alternatibekin alderatuta, eta eraginkorragoa eta malguagoa da.

Gainera, makinak X-GAP izeneko Danobatgroupeko xafla transformatzeko atalaren garapen bakarra eta propioa du (patentearen zain). Sistema berri horri esker, piezak eta erretalak automatikoki bereiz daitezke lan-mahaiaren barruan. Makinak piezak deskargatzeko sistema robotiko moderno bat ere badu, eta horri esker, piezak bukatu ahala automatikoki metatzen dira (on-the-fly). Produktibitatea optimizatzen duen eta amaitutako piezen fidagarritasuna bermatzen duen soluzio bat.

Garapen bakar hori bi enpresetako teknikariek elkarrekin egindako lanaren emaitza izan da, makina horrek bikaintasun-zentroan dituen erronkei erantzun ahal izateko; izan ere, Carlsen Precision Manufacturing-ek irtenbide oso malgua behar zuen hainbat tipologia eta tamainatako piezak ekoizteko, eta hainbat sektoretarako, bai eta ahalik eta ekoizpen eraginkorrena eta fidagarriena ere, zerbitzuak kontratatzen dituzten bezeroek behar duten zehaztasuna lortzeko.

Hau da Danobatgroupen xafla eraldatzeko dibisioaren soluzio mota honen lehen erreferentzia AEBetan. Merkatu hori, Kanadakoarekin batera, estrategikoa da negozioarentzat, eta erreferentzia berriak eskuratzeko nahia dago hurrengo urteetan.

 

Carlsen Precisión Manufacturing

Carlsen Bikaintasun Zentro gisa eraiki zen hasieratik, eraikinaren eraikuntza, azken belaunaldiko ekipoak eta prozesuak, enpresaren balioekin bat datozen langile onenak hautatzearekin batera. Carlsen doitasunezko fabrikatzailea da, eta gertuko bezeroekin lankidetza estuan lan egiten du hedatzen ari den produktu-lerroa ekoizteko.

 

Larsen & Shaw Limited eta Carlsen Precision Manufacturing

1919az geroztik, Lasrsen & Shaw nazioarteko erreferentea da industria askotarako bisagretan, burdinerietan eta estanpatu metaliko pertsonalizatuetan. Bertako 95 langileek etengabe hobetzen dituzte beren gaitasunak, bezeroen arrakasta ahalbidetzeko, euskarri teknikoz, produktu pertsonalizatuez edo estandarrez eta prezio lehiakorrez lagunduta.

Carlsen Precision Manufacturing Ameriketako Estatu Batuetan Larsen & Shaw-k sustatutako bikaintasun zentroa da. Azken belaunaldiko ekipoak ditu, hainbat sektoretarako doitasunezko metalak estanpatzeko eta laser bidez ebakitzeko zerbitzuak eta soluzioak eskaintzeko.

Danobatgroupeko Sheet metal dibisioak lehen aldiz ezarri du Estatu Batuetan laser blanking soluzio bakarra, X-GAP garapen integratuarekin