Danobatgroupek partaidetza nabarmena izango du berriro Industria Conectada 4.0 sarietan

08-10-2021
  • Industria taldea Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak emandako sarien epaimahaiko kide da
  • Sariek eraldaketa digitaleko prozesuetan nabarmendu diren enpresen ibilbidea aitortu nahi dute, eta datozen urriaren 13an banatuko dira Madrilen.
  • Taldeak sariokin duen lankidetza erronka teknologikoei aurrea hartzeko eta berrikuntzaren abangoardian kokatzeko apustuaren barruan kokatzen da.

 

Danobatgroup makina-erreminta fabrikatzaileak presentzia nabarmena izango du berriz ere Premios Nacionales Industria Conectada 4.0 sarien hirugarren edizioan. Industria, Komertzio eta Turismo Ministerioak transformazio digitalean egin duten ahaleginagatik nabarmendutako enpresei ematen dien sariak datorren urriaren 13an banatuko dira Industria Conectada 4.0 IV. Biltzarraren testuinguruan. Ekitaldia Madrilen egingo da covid ondorengo garaian digitalizazioari bultzada berri bat emateko misioarekin.

Danobatgroupeko Berrikuntzako zuzendari Nerea Arangurenek, sariotako epaimahaiko kidea dena, aurrez aurre parte hartuko du biltzarrean. Frantzia izango da herrialde gonbidatua, eta enpresa eta erakundeen ordezkaritza zabala izango da bertan, Industria, Komertzio eta Turismo ministro Reyes Maroto, Industriaren eta ETEen idazkari Raül Blanco eta Frantziako industria ministro Agnès Pannier-Runacher buru direla.

Bestalde, ekitaldian egongo dira Euskadiko Industria kontseilariorde Mikel Amundarain, Espainiako ABBko presidente eta kontseilari ordezkari Marc Gómez, Espainiako Accentureko presidente Domingo Mirón edo Espainiako Telefonicako presidente Emilio Gayo.

Bigarren aldia da Danobatgroupek enpresek eraldaketa digitala egiteko beharrari buruz duten kontzientziazioa areagotzea helburu duten sariokin kolaboratzen duena.

Arangurenen arabera, “sari hauek erabat lerrokatuta daude berrikuntzaren aldeko eta Danobatgroupeko fabrikazio prozesuetan 4.0 teknologiak aplikatzearen aldeko apustuarekin”.

“Gure ustez, industria ehunak iraultza digital atzeraezina egin behar du, lehiakortasuna, iraunkortasuna eta epe luzerako bideragarritasuna bermatzeko, eta Industria Conectada 4.0 Sariek eraldaketa hori bultzatu nahi dute” euskal enpresa taldeko Berrikuntzako zuzendariaren esanetan.

Danobatgroupek sari hauetan parte hartzerakoan erronka teknologikoei aurrea hartzea, berrikuntzaren abangoardian kokatzea eta giza kapitalaren bikaintasunaren eta gaitasunaren aldeko apustua egitea du helburu.