DANOBATen xafla eraldaketarako dibisioak bobina bidez elikatutako xafla laser bidez ebakitzeko soluziorik aurreratuenak aurkeztuko ditu BIEHM 2018an

DANOBATen xafla eraldaketarako dibisioak bobina bidez elikatutako xafla laser bidez ebakitzeko soluziorik aurreratuenak aurkeztuko ditu BIEHM 2018an

22-05-2018
  • DANOBATen xafla eraldaketarako dibisioak bobina metalikotik abiatuta laser bidez ebakitzeko soluzioak aurkeztuko ditu, zuntzaren teknologiak laser bidezko ebaketan aplikatuta dituen abantailak aprobetxatuta eta bobina metalikoak lehengai gisa erabilita.
  • Bobina erabiliz laser bidez ebakitzeko DANOBATek duen LB makinak tresna digital indartsuak dauzka, hala nola HMI eta DATA SYSTEM, eta horiekin fabrikazio digitalean barneratzen gara.

Xaflaren eraldaketarako DANOBATek duen dibisioak, xaflaren merkaturako soluzio egokituen eta teknologia efizientearen fabrikazioa espezializatuta dagoenak, presentzia nabarmena edukiko du berriro Makina-erremintaren Espainiako Bienalaren hurrengo edizioan (BIEMH), maiatzaren 28tik ekainaren 1era bitartean, Bilbao Exhibition Centren (BEC).

Soluzio horiek DANOBATGROUPekin batera duen standean jarriko dira ikusgai, izan ere, DANOBATen xafla eraldaketarako dibisioa industri talde horretako kidea da. Stand horretan, beraz, DANOBAT eta SORALUCE bere marka ezagunen fabrikazio soluzio aurreratuak ikusi ahal izango dira, bai eta industria digitalerako dituen zerbitzu sendoak ere.

DANOBATen xafla eraldaketarako dibisioa azoka guneko 5 pabilioiko C/03 standean egongo da, eta 720 metro karratu edukiko ditu erakusketetarako. Bertan erakutsiko ditu, beraz, bobina metalikotik abiatuta laser bidez ebakitzeko soluziorik berrienak, bai eta digitalizazioaren eremuko soluzioen alde egindakoa ere.

 

DANOBAT LB Bobina metalikotik abiatuta laser bidez ebakitzeko makina

BIEMHn DANOBAT LB makina jarriko da ikusgai. Bobina metalikotik abiatuta laser bidez ebakitzeko makina bat da, eta produktitate handia dauka, izan ere, konbinaten ditu zuntzaren teknologiak laser bidezko ebaketan aplikatuta dituen abantaila guztiak (efizientzia, moldakortasuna, mantentze lan minimoak, etab.) eta bobina metalikoak erabiltzeak dituen alde onak (%15eko aurrezpena ere materialaren kostuan eta xaflaren apobetxamendu handiagoa). Kontzeptuaren helburu nagusia da, berez, prozesatu beharreko materialean aurrezpen garrantzitsua lortzea eta makinaren hustarteak murriztea, produktibitatea asko handitzeko.

Makina honek eskaintzen dituen abantailak asko dira, eta haien artetik nabarmendu ditzakegu xafla zatia bereizteko ematen duen aukera eta nesting dinamikoak kudeatzekoa, pieza bukatuak automatikoki sailkatuta. Gainera, automatizaziorako hainbat soluzio eskaintzen ditu, bai bobina elikatzeko, bai pieza bukatuak automatikoki pilatzeko. DANOBAT LB makina tolestaketa soluzio bat baino gehiagorekin konbinatu daiteke, lerro malgu osoa lortzeko sistema bakarrean.

Bobinati abiatuta laser bidez ebakitzeko sistema honen aplikazio eremua oso zabala da; beraz, beharrezkoa da kasu bakoitzean aztertzea zein diren bezeroaren premiak: ebaki beharreko material motak eta lodierak; beharrezko produktibitatea; piezen ezaugarriak; etab.

Adibidez, sektore hauetan erabili daiteke makina:

Apustu digitala

Xaflen eraldaketarako dibisioak zerbitzu digitaletan duen eskaintza zabalaren barruan, azpimarratzekoa da Smart HMI. Azokan ikusgarri jarriko den DANOBAT LB makinan txertatuta dago, eta makinaren eragiketetarako laguntza eskaintzen du, eta ekipoaren egoeraren eta bere funtzionamenduaren gaineko informazioa denbora errealean eskuratzea ahalbidetzen du.

Zerbitzu honek dituen abantaila nagusiak dira ekipoaren erabilgarritasuna areagotzen dela, kontrolaren maneiu logikoa, programaziorako laguntzak eta mekanizazio ziklo espezializatuen aurkezpena. Makinaren mantentze lanetako modulu interaktibo bat dauka, zeinak adierazi egingo baitigu mantentze lan prebentiboko neurriak aplikatu behar direnean.

Gainera, mantentze lan lagundurako erraztasunak eskaintzen ditu, hala nola hutsegiteak lokalizatzeko laguntzak eta gomendatutako berreskurapen planak, bai eta energiaren kontsumoari buruzko adierazpen grafikoak ere.

DATA SYSTEM da BIEMH azokan ikusgai jarriko den beste soluzio digital bat. Soluzioa analisi tresna indartsua da, eta makinak sortzen dituen datuak bildu eta kudeatzen ditu, makinaren errendimendu optimoa lortzeko. Tresna horrek hainbat aukera ditu, hala nola makinaren prozesua denbora errealean monitorizatzea, eta alarmak eta energiaren kontsumoak kudeatzea. Gainera, produktibitateen gaineko txostenak ematen ditu.

 

Espezializazioa eta zerbitzu pertsonalizatua

DANOBATen xafla eraldaketarako dibisioan espezialistak dira metalen eraldaketarako balio erantsi handiko soluzioen diseinuan eta fabrikazioan. Zerbitzu berritzaileak eta teknologikoki aurreratuak eskaintzen dituzte, beti bere bezeroen premietara egokituta.

Horretarako, proiektu bakoitza bakarra da, eta bere bezeroekin batera egiten dute lan, ideiatik zerbitzuraino: haien premiak aztertzen dituzte, hobekuntzarako prozesu gakoak identifikatuta; neurrirako soluzio berritzaileak diseinatzen dituzte haien ekoizpen prozesua optimizatzeko; soluzioa inplementatzen dute, bere ezagutza ahalik eta gehien transmitituta; eta makinaren bizitza baliagarrian zehar haien ondoan daude, mantentze lanetarako estrategiak hobetzen, aurrerapen teknologikoak sartzen eta ekoizpena optimizatzen.

Bezeroarenganako orientazio horren emaitza, hau da, bezeroaren premiak aztertu ondoren eta bere esperientziari esker, xaflaren ebaketarako eta tolestaketarako soluzio berritzaileak garatu dituzte. BIEMH 2018 azokan ezagutu ahal izango dira horiek denak. 

DANOBATen xaflaren eraldaketarako dibisioak mundu osoko xaflaren merkaturako soluzio egokituak eta teknologia efizientea eskaintzen ditu, duela 50 urtetik. Laser teknologia ez ezik, espezialistak dira puntzonaketan, tolestaketa automatikoan, xafla sistema malguetan, eta puntzonaketa eta zizailaketa zein puntzonaketa eta laser bidezko ebaketa konbinatzen dituzten lerroetan.