DANOBATek azaroaren 7tik 11ra METALWORKING SHANGAI 2017 erakustazokan hartuko du parte

DANOBATek azaroaren 7tik 11ra METALWORKING SHANGAI 2017 erakustazokan hartuko du parte

30-10-2017

DANOBATek, xafla eraldatzeaz arduratzen den bere dibisioarekin, parte hartuko du Metalworking and CNC Machine Tools Show (MWCS) ekitaldiaren datorren edizioan, Shanghaien (Txina) Azaroaren 7tik 11ra.

MWCS Metalworking and CNC Machine Tool Show metalen manipulazioan espezializatutako azoka urtean behin ospatzen da Shanghaien. Xafla mekanizatzeko industria oso azkar garatu da Txinan, herrialdea bilakatzeraino Asiako xafla produkzio eta mekanizazioaren zentroa. Era horretan, kontsideratzen da MWCS azoka dela sektore asiarraren bilgune garrantzitsuena.

DANOBATen xafla eraldatzeko Dibisioa presente egongo da 2H-0C10 zenbakia duen standean. Bertan aurkeztuko da xafla bobina zuntz laser bidez mozteko sistema berria. Kontzeptuaren helburu nagusia da aurrezpen garrantzitsua lortzea prozesatu beharreko materialean eta produktibitatea asko areagotzea, makinaren hutsarteak murriztuz. Produktibitate handiko makina bat da, eta zuntzaren teknologiak laser bidezko ebaketan dituen abantailetako bakoitza konbinatzen du (efizientzia, abiadura, moldakortasuna, gutxieneko mantentze lanak,etab.) bobina metalikoen erabilerak dakartzan abantailekin (%15era arteko aurrezpena materialen kostuan eta xaflaren aprobetxamendu handiagoa). Xaflako aplikazioetarako soluzioak ere erakutsiko dira, hala nola, metalezko ate eta altzarietako aplikazioetarako, argiteria, mahai tresna, labana eta armairu elektrikoetarako, besteak beste.