DANOBAT Sheet Metal-ek bere laser ebaketa makina berria aurkeztuko du BIEMHen

23-05-2012
BEC-en, maiatzaren 28tik ekainaren 2ra ospatuko den BIEMH-aren hurrengo edizioan, DANOBAT Sheet Metal-ek, 5 pabiloian kokaturik dagoen B24-D25 Stand-ean, zuntz teknologian oinarriturik dagoen IRIS laser ebaketa makina aurkeztuko du. Zuntzezko teknologia honen bidez, ekoizpen kostuaren murrizketa handia lortzen da kontsumo energetikoaren aurrezpenari loturik.  Horrez gain, mantenimenduaren eta kontsumigarrien kostu finkoen murrizketa handia lortzen da. Zuntzezko laserraren abantailen artean hauek nabarmentzen dira:
  • ERAGINKORTASUNA:  murrizketa zorrotza kontsumo energetikoan laser iturriaren errendimendu altuari esker.
  • AZKARTASUNA: abiadura handia ebaketa eta piercing-ean izpiaren dentsitateari eta motor linealei esker.
  • ALDAKORTASUNA: prozesatu daitezkeen materialaren gama handiagoa, material isladagarriak moztea uzten du uhin luzeari esker.
  • TRINKOA: layout sinple eta trinkoa.  Zuntz optikoaren erabilerak makinaren arkitektura sinplifikatzen du izpia kable batez garraiatzen baita.
DANOBAT IRIS laserrak pallet aldaketa sistema automatikoa dakar. Karga, deskarga eta bilketa sistema automatikoz hornitzea du aukeragai.