Bagoaz EUROBLECH-era

23-10-2012

DANOBAT  EUROBLECH azokan egongo da berriro ere mozteko, zulatzeko, puntzonatzeko eta tolesteko teknologiak erakusten. Azoka Hannoverren ospatuko da eta  guztira 470 m2-ko izango ditu bere produktuak erakusteko, 12. Aretoko A50 erakusmahaian, hain zuzen ere urriaren 23tik 27ra. Zure premietara egokitzen diren soluzioak aurkitu ahal izango dituzu bertan. EUROBLECH xaflaren eraldaketarako industriaren munduko azokarik handiena da.  Ekitaldia ezaguna da nazioartean dagoen azoka komertzialik garrantzitsuena delako eta industria sektore honetarako joeren barometroa delako.

“Etorkizun iraunkorraren alde´ lemapean, aurten EuroBLECHek bereziki azpimarratu nahi ditu energiaren efizientziarako teknologia, ingurumena errespetatzen duten fabrikazio prozesuak eta materialaren erabilera adimentsua, eta horregatik DANOBAT Sheet Metalek bi makina oso efizienteak jarriko ditu ikusgai, CUPRA eta IRIS makinak, alegia. Lehenengoa puntzonatzeko makina bat da, zizaila elektrikoa ere duena, eta bigarrena, zuntz laserraren bidez mozteko makina bat. Zizaila duen puntzonatzeko makina, CUPRA izenekoa, erabat serboelektrikoa da, eta energia aurrezteko DANOBATek garatutako SAVE ENERGY sistemari esker %60 energia gutxiago ere kontsumitzea lortzen du. Laser bidez mozteko makina, IRIS izenekoa, zuntz teknologian oinarrituta dago, eta teknologia hori erabilita energiaren kontsumoan aurreztu eta, ondorioz, produkzio kostua asko murriztea lortzen da. DANOBATek iDP+ erakutsiko du, egitura metalikoen sektorean errotuta dauden bi teknologiaren konbinazio aintzindaria, MOZKETA TERMIKOA eta ZULAKETA teknologien konbinazioa, alegia. Konbinazio horrek mekanizazio lan biak makina berean egitea ahalbidetuko digu, gaur eguneko lan prozesuan ezinezkoa Horregatik guztiagatik, gonbidatzen zaitugu Hanoverreko azokaren 12. pabiloian jarriko dugun A50 erakusmahaia bisitatzera, hantxe egongo baita gure lantaldea xaflaren eraldaketan azken-azken teknologia zuri erakusteko gogo handiarekin.