Bisitari ugari DANOBATen Xafla eraldaketaren Dibisioak EUROBLECH azokan jarritako standean

Bisitari ugari DANOBATen Xafla eraldaketaren Dibisioak EUROBLECH azokan jarritako standean

13-11-2018

EUROBLECH azoka egin berri da (Hanover, urriak 23-26) eta DANOBATen Xafla eraldaketaren Dibisioa-k bertan hartu du parte, soluzio berezien alorrean dituen azken nobedade teknologikoak erakutsiz, bobinatik elikatutako laser bidezko ebaketa-ren eta digitalizazioaren alde egiten duen apustua indartuta.

Edizio honetan eta nobedade moduan, kokalekua estreinatu zuen 27 zenbakiko Hallean, zeina bobinatik abiatutako soluzioetara bideratuago egon baitzen. Bisitari profesionalen harrera benetan ona izan da; bereziki, laser blanking soluzioak hartu dituzte ondo, haien malgutasun bikaina baloratuta.

Azokak, gainera, konpainiarako estrategikoak diren sektore berrietan posizioa indartzea ahalbidetu dio Danobati, eta itxaropen interesgarriak irekitzen dizkio etorkizuneko proiektuei begira.