BIEMH 2014: DANOBATen zuntzezko laser ebaketa bidezko IRIS makina

04-06-2014
  • IRIS zuntzezko laser ebaketa bidezko makina oso makina produktibo eta eraginkorra da.
  • 5 kW potentziako laser iturria du barneratuta eta honek lodiera handiagoko ebaketak egiteko aukera eta kalitate hobeak lortzeko aukera ematen du.
DANOBATek zuntz optikoaren teknologian oinarritutako ebaketa makina garatu du. Zuntz optikoaren teknologiarekin produkzio kostua asko jaisten da energia kontsumoa aurrezteari dagokionean. Gainera, mantenimendu gastu finkoetan eta kontsumigarrietan murrizketa gogorra ematen da. Zuntz teknologia laser bidezko ebaketara aplikatzearen abantailei dagokienean ondorengoak aipatu daitezke:  
  • EFIZIENTZIA: murrizketa handia energia kontsumoan, laser iturriaren errendimendu altuari esker. Ez du ohiko mantenimendurik behar eta bere bizitza erabilgarria makinaren bizitzarenaren parekoa da.
  • ABIADURA: ebaketa abiadura eta piercing igoak, egoera solidoko laser honek sortutako dentsitate altuko sortari esker.
  • ALDAKORTASUNA: material gama zabalagoarekin lan egiteko aukera ematen du onda luzea izatean material islatzaileak mozteko aukera ematen baitu
  • TRINKOA: layout sinple eta trinkoa. Zuntza erabiltzeak makinaren arkitektura sinplifikatzen du sorta kable bidez garraiatzen baita.
Ebaketako makina burua IRIS makinak ebaketako makina burua du, zuntzezko laserraren onurak optimizatzeko diseinatua:
  • Zuntzaren konexio azkarra makina buruaren goiko aldean.
  • Material eta lodiera bakoitzerako foku puntuaren doikuntza automatikoa.
  • Babeserako leihoaren aldaketa azkarra autozentraje sistemari esker.
  • Xafla deformazioan edo enbutizioetan altuera automatikoki erregulatzeko gaitasuna duen sentsorea barneratuta.
  • Errefrigerazioa uraren zirkuitu itxiaren bidez.

Zuntzezko laser iturria Makinak 5kW-ko potentziako iturria du, eta horrek ondorengo honetarako aukera ematen dio:
  • Ebaketa abiadura handiagoa.
  • Material mota guztietan ebaki beharreko lodiera maximoa handiagoak izateko aukera.
  • Ebaketa kalitate hobea lodiera handietan.

Makinak DANOBATek garatutako SMART TECH sistema du barneratuta, bezeroari mezuen interpretazioan laguntzen diona gure laguntza teknikorako zerbitzuarekin konexio zuzena egiteko aukera duen bitartean. Makina bezeroen beharren arabera konfiguratu daiteke laser iturriaren potentziari dagokionean, mahaien tamainari dagokionean eta automatizazioari dagokionean. Makinak serietik dakar mahaiak automatikoki aldatzeko sistema. Aukera dago biltegi lanerako, eta karga zein deskargarako sistemarekin ekipatzeko dago.