Goimek eta Latz MetalMadrid azokan

17-10-2022

Urriaren 19tik 20ra MetalMadrid azoka industrialaren hamalaugarren edizioa egingo da IFEMAn, eta Danobatgroup han egongo da. Zehazki, Goimekek, doitasunezko mekanizazioetan adituak, eta Latzek, ebaketa tresnen diseinuan eta fabrikazioan diharduen negozio unitateak, beren soluzio eta garapen berritzaileenak erakutsiko dituzte 6B30 eta 4B31 standetan, hurrenez hurren.

Doitasunezko mekanizazioko soluzioak
Goimekek hainbat sektoretan, hala nola sektore aeroespazialean, energiaren sektorean edo ekipamendu ondasunen sektorean eskakizun zorrotzeneko materialetan tamaina eta tipologia askoko pieza estrategikoetarako eskaintzen dituen doitasunezko mekanizazioak eta mekanizazio handien zerbitzuak erakutsiko ditu.

Nabarmentzekoa da duela gutxi Goimekek sektore aeroespazialeko pieza estrategikoetarako zerbitzuak indartu dituela, HERMLE C42U azken belaunaldiko mekanizazio zentro berri bat gehituz, sektorean duen posizionamendua finkatuta. Azken urteetan hainbat inbertsio egin dira, hala nola 16 metroko zutabe mugikorreko Soraluce FS-16.000 fresatzeko makina funtzio anitzekoa, Zeissen hiru dimentsioko lau ardaztetako makina, sektore aeroespazialaren konplexutasun handiko proiektuei aurre egiteko, eta 2021ean erositako SORALUCE PM 10000 fresatzeko makina, doitasunez fresatzeko gaitasun handiagoa duena eta energiaren sektoreko balio proposamenari malgutasun maila handiagoa gehitzen diona, eta oraingo operazio hau beste horiei guztiei batzen zaie.

Ebaketa tresnak
Latzek, ebaketarako tresnetan espezializatuta dagoen Danobatgroupeko negozio unitateak, bere tresna estandarren gama, aeronautikako sektorerako dituen tresnak eta tresna berezien gama zabal bat aurkeztuko du 4B31 standean. Gainera, edizio honetako nobedade moduan, Latzek fresatze, zulatze eta torneatze prozesuetarako metal gogorreko txerto trukagarrien gama berria aurkeztuko du.
Latzek ebaketarako tresna estandarrak eta bereziak eskaintzen ditu, altzairu lasterrean eta metal gogorrean eginak, industria sektore nagusientzat: automobilgintza, aeronautika, ekipamendu ondasunak, etab. Enpresaren tresna sorta zabala eta beraren esperientzia zabala batu dira punta puntako industriei soluziorik onenak eskaintzeko.
Latzen erremintak ezagunak dira oso doiak eta oso fidagarriak direlako eta abangoardiako teknologia erabiltzen dutelako.