Prentsa Aretoa

Menua
  • Tecnunen, Nafarroako Unibertsitateak Donostian duen Ingeniaritza Eskolan, Industria Ingeniaritzako Masterra egiten ari diren bi ikasle taldek diseinatutako mekanizazio soluzioak saritu ditu Danobatgroupek.
  • Proiektuak defendatzeko eta sariak banatzeko ekitaldia atzo egin zen Donostian, Tecnunen instalazioetan.
  • Industria taldeak unibertsitateko komunitatearekin duen konpromisoaren barruan sartzen dira sari hauek.
Goimekek Marteko konkistan hartu du parte
  • Danobatgroupeko doitasun handiko mekanizazio-enpresak otsailaren 18an planeta gorrira iritsi zen Perseverance robot esploratzailearen antenetako bat garatzen lagundu du
  • Goimek robot esploratzailearen HGAG antena mugitzen duen mekanismoaren egiturazko piezak fabrikatzeaz arduratu da, roverraren eta Lurraren arteko zuzeneko bi noranzkoen komunikazioa ahalbidetzen duena, hain zuzen ere
Euskararen eguna 2020
Batzen gaituen esentziak izan dezala presentzia lemapean Danobatgroup kooperatiba taldeak bi lehiaketa antolatu ditu 2020ko euskararen eguna ospatzeko, bata bertako langileei zuzendutakoa eta bestea kooperatibak dituen herrietako gizarteari zabaldutakoa herrietako herri aldizkariekin elkarlanean. …
Danobatgroupek CIIE azokan parte hartu du, Txinan
  • Azaroaren 5etik 10era, 2020ko Nazioarteko Inportazio Erakusketa (CIIE) egin zen Shanghain, arrakastaz. Danobatgroupek indarrak batu zituen MONDRAGON Korporazioko kide diren ekipo adimendunen 5 enpresa ezagunekin, urtero egiten den munduko ekitaldi honetan parte hartzeko talde bat eratzeko eta industria ekipo digital adimendunak erakusteko.