Prentsa Aretoa

Menua
DANOBATek azaroaren 7tik 11ra METALWORKING SHANGAI 2017 erakustazokan hartuko du parte

DANOBATek, xafla eraldatzeaz arduratzen den bere dibisioarekin, parte hartuko du Metalworking and CNC Machine Tools Show (MWCS) ekitaldiaren datorren edizioan, Shanghaien (Txina) Azaroaren 7tik 11ra.

MWCS Metalworking and CNC Machine Tool Show metalen manipulazioan espezializatutako azoka urtean behin ospatzen da Shanghaien. Xafla mekanizatzeko industria oso azkar garatu da Txinan, herrialdea bilakatzeraino Asiako xafla produkzio eta mekanizazioaren zentroa. Era horretan, kontsideratzen da MWCS azoka dela sektore asiarraren bilgune garrantzitsuena.

DANOBATGROUPek industria digitalaren alde egin duen apustua aurkeztu du Makina-erremintaren Kongresuan

DANOBATGROUPek, makina-erreminten eta sistema aurreratuen fabrikatzaileak, presentzia nabarmena eduki du egun hauetan Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean egiten ari den Makina-erreminten eta Fabrikazio Aurreratuaren Kongresuan.

Gaur eman zaio hasiera hitzorduari eta ostiralera arte luzatuko da, eta bere asmoa da fabrikazioaren sektorearen joeren berri ematea. Aurten, berriz, arreta berezia egingo zaio ekoizpen prozesuen digitalizazioari.

DANOBATGROUPen LH dualeko eredua, Bertelsmann Fundazioak kasu arrakastatsutzat aukeratua

DANOBATGROUPen Muntatzaileen Tailer Eskola kasu arrakastatsutzat aukeratu du Lanbide Heziketa (LH) Dualerako Aliantza, erakundeak, gazteen hezkuntzaren kalitatea hobetzera bideratuta Bertelsmann Fundazioa-k bultzatutako ekimena baita.

Enpresek, ikastetxeek eta LH Dualaren bitartez gazteen enplegagarritasuna hobetzeko lanean ari diren erakundeek Estatu mailan osatutako sare bat da Aliantza, eta Makina-erreminten fabrikatzaile euskaldunaren ikastetxean ematen den heziketa eredua praktika on-aren adibidetzat hartu du bere plataforma digitalean.

Think ahead: Ingurune digitala fresaketa, mandrinaketa eta torneaketan, SORALUCEren etorkizuneko bisioa

Berrikuntzak inspiratuta eta 55 urteko historian oinarrituz, SORALUCE mundu mailako liderra da fresaketa, mandrinaketa eta torneaketa teknologietan. Berrikuntza puntako gaia da dago eta SORALUCE aitzindaria da makina-erremintaren sektorea bultzatzen duten hainbat teknologietan.

Etengabeko eboluzioan dagoen mundu batean bizi gara; mundu batean non guztiongandik espero den nabarmenduko garela. Produkzio-indize eta doitasun handiagoak, efizientziaren hobekuntza, errendimendua handitzea, erabilerraztasuna, ergonomia, segurtasuna eta errentagarritasuna; horrekin batera murrizten ari dira ziklo denborak, geldialdiak, kontsumoa eta emisioak. Garapen mota horrek dauka zentzua SORALUCErentzat.

DANOBATek Hannoverko EMOn erakutsiko du digitalizazio industrialaren eta fabrikazio aurreratuko soluzioen alde egin duen apustua
  • Makina erremintaren eta produkzio sistemen ekoizleak presentzia nabarmena izango du Alemaniako hiri honetan irailaren 18tik 23ra egingo den azokan.
  • Erakundeak 800 metro karratuko standa izango du, non artezketarako eta torneaketarako soluzio berriak aurkeztu eta garapen berritzaileak erakutsiko dituen, doitasun handieneko emaitzak bermatzeko erabat birdiseinatu direnak.
  • Enpresak balio digitalaren arloan egin duen proposamena ere erakutsiko du, garatu dituen teknologiez osatutakoa eta industria 4.0 paradigma berriaren baitan kokatzen dena. 
  • DANOBATek makinei balioa gehitzen dion eta bere bizitza erabilgarri osoan funtzionamendu optimoa bermatzera bideratuta dagoen zerbitzuaren proposamena aurkeztuko du. 
DANOBATek Hannoverko EMO azokan erakutsiko du industria digitalizazioaren alde egin duen apustua, bai eta fabrikazio aurreratuko soluzioen garapena ere

Fabrikazio berritzaileen garapenaren aldeko apustua eta balio digitalerako egindako proposamena ezagutarazteko helburuarekin, DANOBAT makina-erreminten eta produkzio sistemen ekoizleak presentzia nabarmena izango du Hannoverren egingo den EMO azokaren hurrengo edizioan. Hitzordu honetan ekoizleak guztiz berriak diren hiru garapen merkaturatuko ditu, erabateko doitasuna duten artezketarako eta torneaketarako makina birdiseinatuen gama aurkeztuko du eta balio erantsi handiko zerbitzuen eskaintzaren berri emango du.

Europan industria fabrikazioaren sektorearentzat azoka garrantzitsuenetakoa den hitzordu hau agertoki izango da erakundearentzat, konplexutasun tekniko handia eta produktibitate handia duten artezketarako eta torneaketarako birdiseinatutako makinen gama aurkezteko.

DANOBATGROUPek webgune ikusgarriagoa eta dinamikoagoa jarri du abian, bere erronka teknologikoaren berri emateko

Kanal dinamikoago eta ikusgarriago bat eskaintzeko helburuarekin, DANOBATGROUPek bere webgune korporatibo berria jarri du martxan. Taldearen errealitate berria islatzen du atari berriak, bai eta digitalizazioaren alde egiten duen apustua eta DANOBAT eta SORALUCE bere marka nagusiek makina aurreratuetan eta eskakizun zorrotzeko sektoreetan, hala nola aeroespazialaenergi sorkuntza edo trenen sektoreetan erabiltzeko diren soluzioetan egiten duten eskaintza ere.

Webgune berriak diseinu erabat moldagarria dauka, erabilgarritasun handiagoarekin eta erabiltzailearen esperientzia hobearekin, eta bere asmoa da industri taldeak mundura iristeko leihoa izatea, bere bezeroek eta gizarteak oro har berrikuntzaren eta teknologia aurreratuen garapenaren alde egiten duen apustua ezagutu dezaten.

GOIMEKek www.goimek.com webgunea berritu du

GOIMEKek, DANOBATGROUPeko kooperatiba denak eta doitasunezko mekanizazioan eta mekanizazio handietan espezializatuta dagoenak, www.goimek.com webgunea berritu du. Diseinu erakargarriagoa eta modernoagoa dauka webgune berriak, eta ezin hobe bistaratu daiteke gailu ugaritan; beraz, erabiltzaileek ordenagailua, eramangarria, smartphone edo tableta erabili dezakete webgunean sartzeko.

Webgune berrian informazio zehatza dago GOIMEKek eskaintzen dituen zerbitzuen eta dauzkan mekanizazio makinen gainean, mekanizatu ohi dituzten piezen adibideen irudiak agertzen dira, eta bezero dituen sektoreen gaineko informazioa ematen da, besteak beste.

Think ahead: Ingurune digitala fresaketa, mandrinaketa eta torneaketan, SORALUCEren etorkizuneko bisioa

Berrikuntzak inspiratuta eta 55 urteko historian oinarrituz, SORALUCE mundu mailako liderra da fresaketa, mandrinaketa eta torneaketa teknologietan. Berrikuntza puntako gaia da dago eta SORALUCE aitzindaria da makina-erremintaren sektorea bultzatzen duten hainbat teknologietan.

Etengabeko eboluzioan dagoen mundu batean bizi gara; mundu batean non espero den guztiok nabarmendu dezagun. Produkzio indize eta doitasun handiagoak, efizientziaren hobekuntza, errendimendua handitzea, erabilerraztasuna, ergonomia, segurtasuna eta errentagarritasuna; murrizten ari diren bitartean ziklo-denborak, geldialdiak, kontsumoa eta emisioak. Garapen mota hori da SORALUCErentzat zentzua duena.