Prentsa Aretoa

Menua
  • Industria taldeak aurrerapausoa egin du nazioartean hedatzeko estrategian, Txinan bikaintasun zentro berri bat inauguratuta. Horrela, duela 30 urte baino gehiago hasi eta Asiako herrialdean garatzen ari den merkataritza eta zerbitzu jarduera sendotu du.
  • Instalazio berria ekipamendu aurreratuekin hornituta dago eta Txinako merkatuan Soraluce eta Danobat marken eta azken honen barne dauden Overbeck eta Hembrug marken posizionamendua hobetzea ahalbidetuko du.
  • Danobatgroupeko doitasun handiko mekanizazio enpresak Sener Aeroespacialekin lankidetzan aritu da JUICE misioan, gure eguzki sistemako planetarik handiena esploratzeko
  • Goimek MGAMA edo irabazi ertaineko antenaren hegaldi modeloaren islatzaile nagusia fabrikatzeaz arduratu da, baita horren elementu osagarriak ere, horrela, ontziaren egonkortasun termikoa eta irrati frekuentziako prestazioak bermatzeko
  • JUICE misio espazialaren helburu nagusia da Jupiter eta horren hiru satelite natural handienak esploratzea -Ganimedes, Kalisto eta Europa-, eta datorren ostegunean, apirilak 13, aireratuko da
  • Industria taldeak eta EHUko zentroak Makina-erremintaren Doitasun Gela sortu dute, makina-erremintan eta fabrikazio aurreratuan talentua prestatzen eta kudeatzen laguntzeko
  • Danobatgroupek eta EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolak lankidetza akordioa sinatu dute gaur goizean, Donostian, eskolak dituen instalazioetan
  • Hitzarmena gaur ofizialdu den arren, ekimenaren dinamikak duela urtebetetik daude erabilgarri Ingeniaritza Elektroniko Industrial eta Automatikoko, Ingeniaritza Mekanikoko eta Ingeniaritza Mekaniko + Ingeniaritza Elektroniko Industrial eta Automatikoko gradu bikoitzeko ikasleentzat
  • Industria taldeak Danobat, Soraluce eta Goimek kooperatibek lurraldean dituzten instalazioak irizpide iraunkorren arabera handitzeko eta modernizatzeko erabili du partida hau, sektorearen eskakizun berriei erantzuteko.
  • Makina berriak erostera ere bideratuko da inbertsioa, eta makina berri horiekin negozioen balio proposamena indartuko da eta lehiakortasuna areagotu.
  • Ekimenak Eusko Jaurlaritzaren laguntza du Bilakatu programaren bidez, eta Danobatgroupi ahalbidetzen dio jarduera zentroa lurraldean mantentzea eta Euskadirekin duen epe luzeko konpromisoa berrestea.
  • Nafarroako Unibertsitatearen Tecnun Ingeniaritza Eskolako ikasle talde batek hodi hariztatuak konektatzeko kuplak mekanizatzeko doitasunezko makina-erreminta bat asmatu, dimentsionatu eta aurkezteko proiektu bat garatu du, eta industria taldeak proiektua saritu du
  • Finalera heldu ziren 4 taldeek beren proposamenak defendatu zituzten asteartean epaimahaiaren aurrean, IDEKO teknologia zentruan egindako ekitaldi batean
  • Danobatgroupek eta Tecnunek eremu akademikoaren eta profesionalaren arteko lotura indartzeko eratutako aliantzaren barruan eman dira sariak
  • Otsailean eta martxoan, hurrenez hurren, Tecnun – Nafarroako Unibertsitateak (UNAV) Recruting Day Masterra eta Enplegu Azoka egingo ditu, eta industria taldea ekitaldi bietan egongo da
  • UPV-EHUk Gipuzkoan eta Bizkaian dituen egoitzetan otsailean talentuarekin egingo dituen hitzorduetara ere joango da
  • Enpresa taldeak ekitaldietan egotea da talentua erakartzeko egiten duen apustuaren parte
  • Euskaraz izango gara leloa mantenduz, aurten ere Danobatgroup kooperatiba taldeak Euskararen Nazioarteko Eguna eta Euskaraldiaren amaiera ospatzeko lehiaketa antolatu du. Lehiaketa kooperatiba taldeak lantegiak dituen herrietako herritarrei eta orokorrean gizarte osoari zuzenduta dago
  • Orain 22 urtetik hona ari da kooperatiba taldea bere egunerokotasuna euskaraz izateko lanean, eta Euskaraz izango gara leloak modu argian jasotzen du erabaki eta konpromiso hori
  • Indarrean dagoen 2021-2024 euskararen plan estrategikoko erronka eta helburuen markoan kokatzen da lehiaketa