Petrolioa eta gasa

Espezialistak petrolioaren eta gasaren esparruan muturreko baldintzetan lan egin behar duten osagaiak fabrikatzeko soluzio aurreratuen eta giltza eskura erako lerroen horniduran

Soluzioen aukera osatua eskaintzen dugu, horien artean egonik makina aurreratuak zein produkzio lerro guztiz automatizatuak, petrolioaren eta gasaren industriarako.

Gure eskaintzaren barruan giltza eskura erako soluzioak sartzen dira, mahukatxoak eta tutuak PREMIUM, API etea GOST nazioarteko estandarren arabera torneatzeko, goi presioko balbulak, balbulen bolak eta balbularen asentuen eraztunak mekanizatzeko.

Esperientzia sendoa dugu fabrikazio prozesurik aurreratuenetan eta sektorearen piezei egokitutako ekipamendu berezien garapenean, hala nola: tornuak, disko zerrak, zinta zerrak, artezteko makinak, fresatzeko makinak eta mandrinatzeko makinak.

Ba al dakizu...

Piezen lotura kopurua murrizten duten soluzioak hornitzen ditugu

Soluzio teknologikorik aurreratuenak ditugu balio erantsi handiko osagaiak mekanizatzeko, zeinek sektorerako erreminta eta buru bereziak integratzen dituzten eta efizientziarik handiena ematen duten dimentsio handiko piezen operazio ugari mekanizatzeko.

Soluzio integralak garatzen ditugu

Gure soluzioek askotariko teknologiak dituzte eta automatizazio maila handia, bai eta monitorizazioa eta fabrikazio digitaleko beste kontzeptu batzuk ere.

Gure soluzioek eskakizun zorrotzak dituzten materialak mekanizatzen dituzte perdoi zehatzekin

Petrolio eta gasaren sektorerako ditugun lerroak gai dira eskakizun zorrotzak dituzten materialak erabat automatizatuta lantzeko eta landu, gainera, sektoreak behar dituen perdoi zehatzekin, langileek soilik programazio eta mantentze lanak egin behar izanda.

Sektoreko erreferenteek dagoeneko gugan jarri dute konfiantza euren proiekturik estrategikoenetarako

CHANGBAO
COOPER CAMERON
GAZPROM
GENERAL ELECTRIC
HORA HOLTER REGELARMATUREN
METSO
NTS MIDDLE EAST
OMK
RT PIPE
STREAMFLO
TECHMAN ENGINEERING
TENARIS
TPCO
TUBOS REUNIDOS
US STEEL
VALLOUREC

Oso-oso harrituta gaude DANOBATen makina berri honekin. Gure aurreko sistema baino askoz ere zehatzagoa eta azkarragoa da, eta kostuetan aurrezpen handiak egitea ahalbidetu digu.  Produkzioa trabatzea ekiditen ere lagundu digu, tailerrean lanaren fluxua arinago baitoa. DANOBATek pauso bakoitzean lagundu digu proiektu honen bidean, zerbitzu bikaina eta erabateko babesa eskainiz.

  • Adam Leggett
  • Tailerreko burua

Aplikazioak

Ezagutu gehiago

Nola lagun zaitzakegu?