Ponpen gorputzen produkzio-prozesua optimizatzea eta doitasuna hobetzea. Lortzea egiten diren mekanizazio-lan guztiak makina bakarrean egiten direla, eta finkatze-prozesu bakarrarekin (6 makina desberdinetan aritu ordez), produktibitatea handituz eta denbora-tarte antzuak ekidinez. Horrela doitasun hobea lortzen da, finkatze-prozesu bakarra egiten delako.
"Doitasun eta produktibitate mailan hobekuntza handia egon da. Lehen, ponpen gorputzak sei makina desberdinetan mekanizatzen ziren, mota horretako piezek eskatzen dituzten lan guztiak egin ahal izateko. VTC-3200arekin, operazio guztiak makina bakarrean egiten dira, eta lotualdi bakarrarekin. Horrek gure produktibitatea handitu du, pieza prestatzen ematen ziren denbora tarte antzuak murriztuz, eta doitasuna ere handitu egin da, pieza osoa lotualdi bakarrean mekanizatzen delako."