Mantentze lan prebentiboak
Lankidetza akordioak ditugu makinaren egoeraren aldizkako berrikuspenerako eta mantentze lan eta anomalien konponketarako, berrikusi beharreko arloetarako adostu den esparruari jarraituta.
Lerrokatze geometrikoa
Gure ekipoek kalitate handiko osagaiak egiten dituztela ziurtatzeko, geometriaren egiaztapen osoa egiten dugu interferometro laserraren bitartez, esaterako, eta desbiderapenak baldin badaude beharrezko doikuntzak eta konpentsazioak egiten ditugu.
Jatorrizko ordezko piezak
Jatorrizko ordezko piezen stock zabala dugu (100.000 erreferentzia baino gehiago) bezeroari berehala bidaltzeko. Gure zerbitzu teknikoak jatorrizko ordezko piezak identifikatzen laguntzen du, identifikazioa errazago izateko, eta ordezko piezak ahalik eta lasterren bidaltzeko lanak kudeatzen ditu.
Era berean, buru kitak eta ordezko pieza mekaniko, elektriko eta hidraulikoak eskaintzen ditugu, jarduerarik gabeko tarteak ahalik eta gehien murrizteko eta inbentarioa optimizatzea errazteko.
Buruen mantentze lanak
Buruen konponketa, mantentzea eta birmoldaketa, baita aldi baterako ordezkapena ere, izan ere, ordezko buruak ditugu makinak geldirik ematen duen denbora minimizatzeko.