MACCHI, produkzioaren optimizazioa multifuntzioaren bidezTorneaketa zein fresaketa lanak makinaren konfigurazio bakarrarekin

Erronka

Fresaketa eta torneaketa lanak lotualdi bakarrarekin petrolio eta gas galdara industrialen osagarrietan eta beroa berreskuratzeko lurrun sorgailuetarako eta kogenerazio instalazioetarako. Konfigurazio bakarrarekin sakontasun handiko fresaketa, mandrinaketa eta torneaketa behar duten konplexutasun handiko piezen mekanizazioa.

Soluzioa

  • SORALUCE FMT 4000 multifuntzio fresaketa torneaketa zentroa
  • Lanerako bi eremu: fresaketa torneaketa mahaia eta oinarri plaka
  • Multifuntzio burua fresaketa eta torneaketa lanetarako
  • Mekanizazio prozesua lotualdi bakarrean, ondorioz, doitasuna beti da berdina
  • Piezaren manipulazio denbora murritza

“Nahiz eta hilabete gutxi dela hasi garen lanean SORALUCErekin, esan dezaket une honetara arte beraiengandik espero duguna bikaintasunez betetzen dutela. Manipulazio denbora txikiagoa behar denez, produktu hobea lortzen da kostu txikiagoarekin, eta produktibitate handiagoa, izan ere pieza kopuru handiagoa mekanizatu daiteke, ohiko denboraren erdia erabiliz eta hornitzen ditugun produktuen aukera handituz”.

  • Antoni Michael Caprioli
  • Zuzendari Kudeatzailea
  • MACCHI SPA

Macchi

MACCHI, produkzioaren optimizazioa multifuntzioaren bidez 1
MACCHI, produkzioaren optimizazioa multifuntzioaren bidez 2
MACCHI, produkzioaren optimizazioa multifuntzioaren bidez 3

Elkarrizketa

Antoni Michael Caprioli, Zuzendari Kudeatzailea

Zergatik aukeratu duzu SORALUCE zure bazkide izateko?

Bilatzen ari ginen makina bat gai izango zena torneaketa zein fresaketako lanak egiteko konfigurazio bakarrarekin. Prozesua lotualdi bakarrean egiten da, ondorioz, doitasuna beti da bera. Manipulazio denbora txikiagoa behar denez, produktu hobea lortzen da kostu txikiagoarekin, produktibitate handiagoa, izan ere pieza kopuru handiagoa mekanizatu daiteke, ohiko denboraren erdia erabiliz eta hornitzen ditugun produktuen aukera handituz.

Zer esan diezagukezu makinen fidagarritasunaren inguruan?

SORALUCErekin izandako negoziazioetan gure negozio beharrak azaldu genizkien: sakontasun handiko fresaketa edo mandrinaketa eskatzen duten konplexutasun handiko piezak sortzea, eta jakina, konfigurazio bakarrarekin. Ez genuen nahi, inola ere, SORALUCEk eskaintzen dituen ohiko soluzioak gainditzea, estandarizazio kontzeptuaren barnean jarraitzea nahi genuelako. Zer esan nahi du horrek guretzat SORALUCEren bezero bezala? Oinarrian, esan nahi du makina fidagarri bat dugula.

Ezagutu gehiago

Nola lagun zaitzakegu?