DANOBATek tren ardatzen mekanizaziorako eta egiaztapenerako lerro automatiko berri bat sortu du LUCCHINI RSrako, nagusiki abiadura handiko trenetarako. Inbertsio hau Lovereko lantegia berritzeko epe luzeko plan baten zati bat da, zeinaren bidez LUCCHINI RS enpresari nazioartean duen lidergoari eusten utziko dioten produktu eta prozesuak berrituko diren.
Proiektua denbora errekorrean osatu zen, izan ere, DANOBATek lerroa fabrikatzeko agindua jaso eta 18 hilabete eskas igaro zirenean lerroa jada martxa zegoen bete-betean.
Ekoizpen lerroa “giltza eskura erako instalazio” gisa egin zen, non DANOBATek lerroko ekipo guztia (bai berak egindako bai beste enpresa espezializatu batzuek egindakoa) hornitu baizuen. Instalazioa egin ere DANOBATek egin zuen, bai eta garapen osoa martxan jarri ere.
Lana DANOBATek egin zuen proiektu talde batekin elkarlanean, eta LUCCHINI RS zen talde horren kide nagusia, zeinak konpainian esperientzia gehien zuten ingeniariak jarri zituen.
Lerroa da, zalantzarik gabe, tren ardatzetarako munduan dagoen lerrorik aurreratuenetakoa, bai bere sistemaren konplexutasunagatik, erabat integratuta eta automatizatuta baitago, bai lerroa osatzen duten makinetako bakoitzaren soluzio berritzaileen ugaritasunagatik.
Instalazioa, berez, ardatzak identifikatzeko eta kargatzeko unitate batek, muturrak fresatzeko makina batek, arbastu eta akaberako tornuek, artezteko makina batek, partikula ultrasoinu eta magnetikoen bidezko ikuskapenerako ekipo batek, ardatza manipulatzeko eta erremintak aldatzeko sistema robotizatu batek eta lerroaren kontrolerako sistema sofistikatu batek osatzen dute.
Lerroaren ekoizpen ahalmena urteko 15.000 ardatzekoa da gutxi gorabehera, eta LUCCHINI RSren katalogoko hainbat ardatz mota mekanizatu ditzake automatikoki.