Pribatutasun eta cookie politika, eta salmenta baldintzak

Pribatutasun politika

DANOBAT GROUP S. Coop. da Webgunearen jabea (aurrerantzean DANOBATGROUP). Enpresa Kooperatiben eta beste negozio batzuen Erregistroan inskribatuta dago, Euskal Herriko Kooperatiben Erregistroko Taldeetan, 945. folioan, VII. liburukian, 97.0.010 zenbakiarekin, F20139804 Identifikazio Fiskaleko Kodearekin (IFK) eta helbide honekin: Arriaga kalea, 2. 20870 Elgoibar (Gipuzkoa). Espainia.

DANOBATGROUPek jakinarazten du, erabiltzaileak onartuta, atarian erabilgarri dauden baliabide, formulario edota atalen bitartez biltzen diren datu pertsonalak konfidentzialtasunez tratatuko direla eta DANOBATGROUPen ardurapean dauden fitxategi edo datu baseetan sartuko direla, erabiltzaileen eskaerak eta erabiltzaileekiko harremanak kudeatu ahal izateko eta zerbitzu ezin hobea eskaini ahal izateko.

Behar izanez gero, erabiltzaileen eskariak eta haien gainean bildutako datuak DANOBATGROUP osatzen duten eta makina-erreminten sektorean diharduten enpresei jakinarazi ahal izango zaizkie, aurreko paragrafoan adierazitako helburu berberarekin, eta haiek eman erantzun beharko diote eskaerari.

Era berean eta erabiltzaileak aurretik baimena eman badu –horretarako prestatutako laukia markatuz emango da baimena–, DANOBATGROUPek bere produktu edo zerbitzuen gaineko jakinarazpen komertzialak edo bere jarduera garatzen dueneko sektorearen gainekoak bidaliko dizkio erabiltzaileari.

DANOBATROUPek ez du erantzungo datuen egiazkotasunagatik. Datuen jabea izango da horren erantzule bakarra. Datuak egiaztatu ahal izango ditu, egokitzat jotzen duenean.

Informazioaren jabeak datuak eskuratu, zuzendu, ezeztatu edo aurkatzeko eskubidea edukiko du, eta horretarako idatzi bat bidali beharko du hona: DANOBATGROUP S. Coop., Arriaga kalea, 2. 20870 Elgoibar (Gipuzkoa). Espainia.


Cookie politika

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu esperientzia hobea, azkarragoa eta seguruagoa eduki dezazun. Politika honetan azalduko dizugu zer diren teknologia horiek, zertarako erabiltzen diren (adibidez, nabigazio saioa hasteko edo zure lehentasunak gordetzeko), eta nork erabiltzen dituen.

Zer dira cookieak?

Cookieak dira zure nabigatzailera bidaltzen diren eta nabigatzeko erabiltzen duzun terminalean instalatzen diren gailuak, ondoren berriro eskuratu ahal izango den informazioa gordetzeko.

Teknologia horiek funtsezkoak dira Webgune honen funtzionamendua, osotasuna, erabilgarritasuna eta bere edukiak egokiak izan daitezen, eta abantaila handiak ematen dituzte zerbitzuak emateko, nabigazioa erraztuta eta erabilgarri eginda.

Cookieek ezin dituzte terminaletan gordetako informazioak irakurri. Ezin dute, ezta ere, zure ekipoa kaltetu edo aldatu.

Zer cookie mota erabiltzen ditu Webgune honek?

Ondoren eskainiko dizugun informazioak Webgunearen orrialdeen bitartez instalatzen diren cookie motak ulertzen lagundu dizu. Era berean, hirugarren erakundeek instalatzen dituzten cookieen berri emango dizugu.

 

COOKIE MOTA

AZALPENA

HIRUGARRENAK

TEKNIKOAK

Cookie teknikoek datu pertsonalik ez duen informazio orokorra eta anonimoa gordetzen dute, edo erabiltzaileak identifikatzen dituen informazioa. Cookie hauen helburua da webgunearen funtzionamendua bermatzea.

EZ

ANALITIKOAK

Cookie hauek Web Orri honen propietateak eta funtzionaltasunak analizatzen eta neurtzen uzten dute, hobetzeko asmoarekin. Instalatzen diren cookieak hirugarrenen cookieak dira. Adibidez, Google Analytics analisi tresna bat da, zeinarekin webguneek jakin dezaketen zer propietate erabiltzen duten beren bisitariek haiekin interkazioan sartzen direnean. Cookie sorta bat erabili dezake informazioa biltzeko eta webguneen erabilerari buruzko estatistiken berri emateko, Googleko bisitariak pertsonalki  identifikatu gabe.

 

PUBLIZITATEA

Publizitate egitea da cookie hauen helburua. Erabiltzaileen nabigazioari buruzko informazioa biltzen uzten dute, nabigazio saioen bitartez, erabiltzaileei beren interesekin edo aurretik egin dituzten bilaketekin lotura duten publizitateak aurkezteko.

 

 

Nola kudeatu ditzaket cookieak?

Zure nabigatzailearen lehentasunen menuan sartu zaitezke eta cookieak ez instalatzeko moduan konfiguratu, jada dauden cookieak ezabatu edota Webgunearen beste orrialde batzuetan nabigatzen hasi aurretik cookieak ezabatu.

Cookieei buruz dituzun lehentasunak konfiguratzeko, hona hemen esteka batzuk, non jarraitu beharreko urratsak azalduko zaizkizun, nabigatzeko erabiltzen ari zaren nabigatzailearen arabera:

Firefox https://support.mozilla.org/es/products/firefox/protect-your-privacy/cookies

Chrome http://support.google.com/chrome/bin/answer.py?hl=es&answer=95647

Safari https://support.apple.com/es-es/HT201265

Explorer https://support.microsoft.com/es-es/help/17442/windows-internet-explorer-delete-manage-cookies

 

Cookieen politikaren eguneraketa

Azken eguneraketa, 2017ko uztailaren 14a.

Cookieen politikaren aldaketa lege aldaketen ondorio izan daiteke, edo politika hori Datuen Babeserako Espainiako Agentziak emandako jarraibideetara egokitzeko, bai eta cookieak instalatu edo erabiltzen dituzten hirugarrenekiko akordioetan aldaketak gertatzen direnean ere.

 

DANOBATGROUPen salmenta baldintza orokorrak

https://info.danobatgroup.com/sales-terms/salmenta-baldintza-orokorrak.pdf