LB - Laser bidezko ebaketa bobinatik abiatuta

Laserraren abantailak bobina metalikoei aplikatuta
LB Laserra bobinatik DANOBAT
LB Laserra bobinatik DANOBAT
LB Laserra bobinatik DANOBAT
LB Laserra bobinatik DANOBAT

DANOBATen LB makina zuntzaren teknologian oinarritutako laser bidezko ebaketarako makina bat eta bobinatik abiatuta xaflaren elikatze automatikorako sistema bat uztartuta lortutakoa da.

Piezak automatikoki eta modu jarraian ebakitzea lortzen duen sistema da eta ekoizpen prozesuari eraginkortasun handiagoa ematen dio. LB laser bidezko ebaketarako makinak askotariko abantailak eskaintzen ditu bobina erabiltzen delako; adibidez, lehengaietan aurreztea xafla gehiago aprobetxatzen delako, lanerako erritmo egonkorrak eta piezako kostu txikiagoa.

Laser blanking teknologiak prensa lerro gisa ezagutzen diren beste aukerekiko energia kontsumoa murrizten du, eta teknologia eraginkorragoa eta malguagoa da.

Aplikazio bakoitzerako neurrira prestatutako soluzioa

Kostuak murriztea bobina erabiltzeari esker

Malgutasun handia ebaketa prozesuan

Ezaugarriak

DATU TEKNIKOAK

 

 

Lan gunea

mm

Neurrira

Laser iturria

 

Fibra

Iturriaren potentzia

kW

2 - 6

Ezaugarri ezberdinak behar? Idatziguzu

Kustomizazioa

Ezaugarri ezberdinetako bobinak egokitzeko aukera ematen du

Ezaugarri ezberdinetako bobinak egokitzeko aukera ematen du

DANOBATeko LB laser blanking lerroa konfiguratu egin daiteke bobina tarte edo mailaren arabera zabalera, lodiera eta pisu ezberdineko metalezko bobinez elikatu ahal baita aplikazio bakoitzaren beharren arabera.

DANOBATek bobina aldaketarako soluzio automatikoak ere eskaintzen ditu.

Laser ebaketako askotariko buruak  integratzeko aukera

Laser ebaketako askotariko buruak integratzeko aukera

Bobina bidez elikatutako laser bidezko ebaketarako makinaren lan karga laser ebaketako buru ezberdinetan banatzen da, eta honela xafla ebaketarako prozesuan ekoizpen eta efizientzia indizeak gora egin dezake.

Bukatutako piezaren automatizazio eta sailkapena

Bukatutako piezaren automatizazio eta sailkapena

Piezak automatizatu eta sailkatzeko aukera anitz.

DANOBATen LB laser blanking sistemak piezak automatikoki sailkatzeko aukera ematen du langilearen beharrik gabe. Prozesu hau guztia gestioko azken generazioko software baten bidez kontrolatzen da.

Lerro malguan integratzea

Lerro malguan integratzea

Lehengaitik bukatutako produktura sistema bakarrean.

Laser blankinga tolesteko soluzio ezberdinekin konbinatzen dituzten soluzio integralak, balio erantsi handiagoko piezak lortu eta produkzio prozesuak murrizteko.

Aplikazioak