KINKELE, ingeniaritza mekanikoan adituakMakinaren moldaera maila handiak doitasun eta produktibitate eskaera handietarako

Erronka

Makinen moldagarritasun erraz eta azkarra, pieza erreferentzia batetik beste batera jauzi egiteko, erabat betez ingeniaritza mekanikoko eskakizun orokorrak produktibitatean, moldaerraztasunean, doitasunean eta fidagarritasunean.

Soluzioa

  • SORALUCE FMT 4000 multifuntzio fresaketa torneaketa zentroa
  • CNC HEINDENHAIN TNC 640 sistema
  • Multifuntzio buruak fresaketa / torneaketarako
  • 5 ardatzeko mekanizaziorako buru milesimala
  • Makinaren moldagarritasuna erreferentzia azkar aldatu ahal izateko

“Gogobeteko gaituen erantzun bat emateko hurbiltasuna, azkartasuna eta ezagutza sakona berebiziko alderdiak dira, bai proiektu fasean eta baita makinaren bizitza zikloan zehar ere, BIMATEC SORALUCErengan konfiantza jartzeko proiektuz proiektu”

  • Michael Graf
  • Produkzio Arduraduna
  • KINKELE GmbH

Kinkele

KINKELE, ingeniaritza mekanikoan adituak 1

Elkarrizketa

Michael Graf, Produkzio Arduraduna

Nola baloratuko zenuke BIMATEC SORALUCErekin duzun esperientzia?

Gaurdaino esperientzia positiboa izan dela uste dugu. Dagoeneko zazpi makina ditugu, eta proiektuekin izan dugun esperientziak balio izan du gure konfiantza handitzeko BIMATEC SORALUCErekin dugun harreman komertzialean eta SORALUCE makinen gaitasunean.

Zer nabarmenduko zenuke BIMATEC SORALUCErekin duzun harremanetik?

Gehien baloratzen duguna da BIMATEC SORALUCE eta SORALUCEko lantalde desberdinekin izan dugun harreman pertsonala. Gogobeteko gaituen erantzun bat emateko duten hurbiltasuna, azkartasuna eta ezagutza sakona berebiziko alderdiak dira, bai proiektu fasean eta baita makinaren bizitza zikloan zehar ere, BIMATEC SORALUCErengan konfiantza jartzeko proiektuz proiektu.

Zure ustez SORALUCE hobetzen ari al da urtez urte?

Bai, diseinuak eta aurrerapen teknikoak etengabe hobetzen ari dira. SORALUCEren makinak oso garapen positiboa izaten ari dira, makinen funtzionaltasunak hobetu eta horien onura ahalik eta gehien ateratzera begira egindako diseinu hobekuntza batekin. Gainera, SORALUCEren garapen teknologikoak zentratzen dira makinaren produktibitate, doitasun eta fidagarritasun mailak optimizatzen.

Zein da zure iritzi orokorra eskainitako zerbitzuaren inguruan?

BIMATEC SORALUCEren abantailak dira harreman pertsonala eta fresatzeko makinen sektorean ematen duten zerbitzu bikaina.

Aurrez aipatu bezala, zerbitzua kalitate handikoa da eta laguntza azkar jasotzen dugu.

Konponketak egin behar badira, buruak aldatzeko aukera izatea SORALUCE makinen abantaila handia da. Posible egiten du makinarekin lana egitea buru baten mantentze lanak egiten diren bitartean.

Ezagutu gehiago

Nola lagun zaitzakegu?