Soluzio osoak material biragarrirako piezen fabrikaziorako, dela gurpil edo ardatzerako piezak, dela ardatz muntatuetarakoak, baita bogieetarako ere, makina indibidual, lerro edo giltza eskura erako tailerren bitartez.
Bere produktuak etengabe aldatzen ari dira, fabrikazio eta produkzioko teknologietan espezializatutako talde bati esker, izan ere, talde horrek prozesuak hobetu, aukerak identifikatu eta bezeroarekin batera aktiboki elkarlanean arituta soluzio eta enpresa ideia berriak garatzen dihardu. Horrek denak bermatzen du bere produktuen diseinua eta bere produktibitatea gero eta hobeak izatea eta azken berrikuntza teknologietarako etengabe egokitzen joatea.
Garatutako soluzioak makinen hornikuntzatik harantzago doaz; bezeroei ingeniaritzako soluzioak emateko aliatu teknologiko gisa ere baitihardu. Proiektua planifikatzeko zein azkenean gauzatzeko soluzioak ematen baitizkie, makinaren ondorengo bizitza baliagarria ahaztu gabe.
Tren sektorean esperientzia zabala edukitzeak posible egiten du edozein proiektu eraginkortasunez gauzatzea, proiektuaren konplexutasuna edozein dela ere.