Euskara bultzatuz

Danobatgroup taldeak euskararekiko eta euskal kulturarekiko atxikimendu eta sentsibilizazio berezia erakutsi ditu sorrera sorreratik. Atxikimendu hori langileei begira zein gizarteari begirakoa da. Gure lantegiak dauden herrietako hainbat ekimenetan parte hartzen dugu, eta aldi berean, eragile gara. Gaur egun, DANOBATGROUPen euskara planak ditugu martxan, erabilera areagotzeko, langileen motibazioan eragiteko eta ezagutza handitzeko.

BIKAIN euskararen kalitate ziurtagiria

Danobatgroup osatzen duten kooperatibek BIKAIN Euskararen Kalitate Ziurtagiriaren aldeko apostua egin dute euskararen erabilera neurtzeko kooperatibetan. Danobatgroup, Soraluce, Latz, Goimek eta Idekok zilarrezko BIKAIN ziurtagiria dute, eta Danobatek urrezkoa.

Tailerreko Eskuliburu teknikoa

Makina erreminta arloko muntatzaile, diseinatzaile eta langileentzako gida praktikoa.

Tailerreko Eskuliburu teknikoa

Makina erreminta arloko hiztegi teknikoa

Sartu eta kontsultatu DANOBATGROUPeko hiztegi teknikoa makina erreminta arloko hitzak euskaraz nola diren jakiteko.