Euskara bultzatuz

DANOBATGROUP taldeak euskararekiko eta euskal kulturarekiko atxikimendu eta sentsibilizazio berezia erakutsi ditu sorrera sorreratik. Atxikimendu hori langileei begira zein gizarteari begirakoa da. Gure lantegiak dauden herrietako hainbat ekimenetan parte hartzen dugu, eta aldi berean, eragile gara. Gaur egun, DANOBATGROUPen euskara planak ditugu martxan, erabilera areagotzeko, langileen motibazioan eragiteko eta ezagutza handitzeko.

BIKAIN euskararen kalitate ziurtagiria

DANOBATGROUP osatzen duten kooperatibek BIKAIN Euskararen Kalitate Ziurtagiriaren aldeko apostua egin dute euskararen erabilera neurtzeko kooperatibetan. SORALUCE, LATZ, GOIMEK eta IDEKOk zilarrezko BIKAIN ziurtagiria dute, eta DANOBATek urrezkoa.

Tailerreko Eskuliburu teknikoa

Makina erreminta arloko muntatzaile, diseinatzaile eta langileentzako gida praktikoa.

Tailerreko Eskuliburu teknikoa

Makina erreminta arloko hiztegi teknikoa

Sartu eta kontsultatu DANOBATGROUPeko hiztegi teknikoa makina erreminta arloko hitzak euskaraz nola diren jakiteko.

Albisteak

stand_sarrera31.jpg

DANOBATGROUP eta berau osatzen duten kooperatibek euskararekin duten konpromisoa berretsi egin zen, berriz ere, BIEMH 2016 erakustazokan. Konpromiso horri jarraituz, Bilboko makina erreminta erakustazokako aurtengo edizioan, DANOBATGROUPen eta IK4-Idekoren standetan errotulazio eta panel guztiak euskaraz ere egoteaz gain, bideo korporatiboa ere euskaraz ikusteko aukera izan zuten bertara hurbildu zirenek; halaber, prentsara helarazitako zein sare sozialen bidez zabaldutako informazio guztia euskaraz ere zegoen.

danobat-participara-en-el-proyecto-euslan-del-gobierno-vasco-junto-con-otras-11-empresas2.jpg

DANOBATGROUPen hizkuntza politika jarraituz talde hau osatzen duten kooperatiba guztiek beharrezko neurriak hartuko dituzte euskararen Bikain ziurtagiria lortzeko bidean. Baina ziurtagiri honetatik haratago Eusko Jaurlaritzak Euslan izeneko proiektu aintzindaria bultzatuko duela iragarri du.

Euslan, proiektu pilotoa izango da eta helburu nagusia kooperatibako hartu emanak euskaraz izatea izango du. 

soraluce-and-latz-team-receiving-the-bikain-quality-certificate3.jpg

DANOBATGROUP taldeak euskararekiko eta euskal kulturarekiko atxikimendu eta sentsibilizazio berezia erakutsi ditu sorrera-sorreratik eta atxikimendu hori langileei begira zein gizarteari begirakoa da.

Gaur egun, eta duela urte batzuetatik hona DANOBATGROUPeko kooperatibek erabilera areagotzeko, langileen motibazioan eragiteko eta ezagutza handitzeko ahaleginean dihardute, eta 2008an DANOBAT kooperatibak eskuratu ondoren Zilarrezko Bikain ziurtagiria gainontzeko kooperatibak ere neurriak hartzen hasi ziren prozesu horretan sartzeko.

Captura3.JPG

DANOBATGROUPek eta taldea osatzen duten kooperatiba guztiek bat egin dute .EUS ekimenarekin eta dagoeneko taldeko negozio guztiek dute .EUS domeinua.

.EUS domeinua, Euskara eta Euskal Kulturaren Komunitatearen Interneteko lehen mailako domeinua da. Bere helburua euskara eta euskal kultura sustatu eta Euskara eta Euskal Kulturaren Komunitatea kohesionatzea da. .EUS, hortaz, tresna bat da, euskara beste hizkuntzen mailan kokatzen duena, euskararen normalizazioan lagunduko duena eta euskararen herriari nazioarteko aitortza eskaintzen diona.

danobatgroup-has-updated-and-published-its-technical-dictionary-in-basque.jpg

Badira urte batzuek DANOBATGROUP kooperatiba taldeko enpresek euskararen erabileraren aldeko planak dituztela martxan eta plan horietatik sortutako lanak argitaratu eta jende guztiaren eskura jartzen dituztela. Horien artean, aurtengo honetan berritu eta osotuta aurkezten duen makina erreminta arloko irudi zein hitzak euskaraz kontsultatzeko hiztegia. Hiztegi honek, batetik, gaztelaniatik euskarara eta euskaratik gaztelaniara kontsulta teknikoak egiteko aukera eskaintzen du. Bestetik, DANOBATGROUPen diseinatu eta ekoizten diren hainbat makinen irudiak ere agertzen dira eta irudi horietan hiztegiko hitzak ikusi ahal izango dira. Horrez gain, nahi duen guztiak proposamenak egiteko aukera izango du hitzen bat ez badu aurkitu.