Euskara bultzatuz

DANOBATGROUP taldeak euskararekiko eta euskal kulturarekiko atxikimendu eta sentsibilizazio berezia erakutsi ditu sorrera sorreratik. Atxikimendu hori langileei begira zein gizarteari begirakoa da. Gure lantegiak dauden herrietako hainbat ekimenetan parte hartzen dugu, eta aldi berean, eragile gara. Gaur egun, DANOBATGROUPen euskara planak ditugu martxan, erabilera areagotzeko, langileen motibazioan eragiteko eta ezagutza handitzeko.

BIKAIN euskararen kalitate ziurtagiria

DANOBATGROUP osatzen duten kooperatibek BIKAIN Euskararen Kalitate Ziurtagiriaren aldeko apostua egin dute euskararen erabilera neurtzeko kooperatibetan. SORALUCE, LATZ, GOIMEK eta IDEKOk zilarrezko BIKAIN ziurtagiria dute, eta DANOBATek urrezkoa.

Tailerreko Eskuliburu teknikoa

Makina erreminta arloko muntatzaile, diseinatzaile eta langileentzako gida praktikoa.

Tailerreko Eskuliburu teknikoa

Makina erreminta arloko hiztegi teknikoa

Sartu eta kontsultatu DANOBATGROUPeko hiztegi teknikoa makina erreminta arloko hitzak euskaraz nola diren jakiteko.

Albisteak

2017-10-27_ideko_saritua_AFM_kongresua_elgoibar1.jpg

Asociación Española de Fabricantes de Máquinas-Herramienta (AFM)k antolatuta Donostiako Parke Zientifiko eta Teknologikoan egin den biltzar honek 1976. urtean hasi zenetik, ikuspegi zientifiko-teknikoa uztartzen ditu. Oraingo honetan industriaren digitalizazioan, prozesuen berrikuntzan eta talentuaren kudeaketan sakondu dute, enpresen eta errekonozimendu handiko hizlarien parte-hartzearekin.

Berrikuntza bat ere izan du biltzar honek, eta euskararen presentzia da hain zuzen ere!

DANOBATGROUPeko hizlariek proiektuen aurkezpenen laburpenak eta proiekzioa euskaraz egin dituzte batipat eta sarituak ere izan dira, IK4-Ideko enpresako Aitzol Galletabeitia, hain zuzen ere, euskaraz aurkeztutako txosten tekniko onenaren saria jaso baitu.

lekaixoka_xoptimizadax-k0AC-U204212478645boG-575x323@Diario_Vasco1.jpg

Gizarteari begira euskararekiko konpromisoari erantzunez DANOBATGROUP eta IK4-Idekok ere KILOMETROAK 2017ko tonbolako laguntzaile izan dira.   

Captura7.JPG

BATZUK lelopean Euskal Herria zeharkatu duen Korrikan ere parte hartu dute DANOBATGROUPeko kooperatibek ekimenean lagunduz eta korrika egiten parte hartuz.

Motorrak berotu eta girotzeko bideo bat ere egin da langileen artean. Ikusi hemen:

006-1.JPG

DANOBATGROUP kooperatiba taldeak lantegiak dituen herrietara zabaldutako lehiaketa antolatu du aurten euskararen eguna ospatzeko, eta Elgoibar, Bergara, Soraluze, Andoain, Itziar eta Mallabian egin da zabalkundea herrietako aldizkarien laguntzarekin.

Enpresa taldeak herritarrengana hurbildu eta euskararekiko duen konpromisoa ezagutzera eman nahian web bidez lehiaketa batean parte hartzeko gonbidea jaso zuten herritarrek, eta zabalkunde arrakastatsuaren ondoren saria Amets Aranbarrik eta Hoda Abdelouahab-ek jaso dute.

Zorionak irabazleei eta parte hartzera animatu diren guztiei.

iragarkia.jpg

DANOBATGROUP kooperatiba taldeak kooperatiba gisa duen gizarte erantzukizunari erantzunez euskararekiko konpromiso garbia adierazten du bai eguneroko jardunean eta baita gizartean egiten diren euskararen inguruko ekimenetan ere. Baina horretaz gain azken urteetan eragile ere bada haur eta gaztetxoei zuzendutako lehiaketen bidez… euskararekiko konpromiso horren berri emanaz.

Aurtengoan, pauso bat haratago emanez DANOBATGROUPek lantegiak dituen herrietako  herritar guztiengana iritsi nahiko luke web gunea bisitatzera gonbidatuz eta euskararekiko konpromisoa ezagutzera emanez lehiaketa baten bidez.