Euskara bultzatuz

DANOBATGROUP taldeak euskararekiko eta euskal kulturarekiko atxikimendu eta sentsibilizazio berezia erakutsi ditu sorrera sorreratik. Atxikimendu hori langileei begira zein gizarteari begirakoa da. Gure lantegiak dauden herrietako hainbat ekimenetan parte hartzen dugu, eta aldi berean, eragile gara. Gaur egun, DANOBATGROUPen euskara planak ditugu martxan, erabilera areagotzeko, langileen motibazioan eragiteko eta ezagutza handitzeko.

BIKAIN euskararen kalitate ziurtagiria

DANOBATGROUP osatzen duten kooperatibek BIKAIN Euskararen Kalitate Ziurtagiriaren aldeko apostua egin dute euskararen erabilera neurtzeko kooperatibetan. SORALUCE, LATZ, GOIMEK eta IDEKOk zilarrezko BIKAIN ziurtagiria dute, eta DANOBATek urrezkoa.

Tailerreko Eskuliburu teknikoa

Makina erreminta arloko muntatzaile, diseinatzaile eta langileentzako gida praktikoa.

Tailerreko Eskuliburu teknikoa

Makina erreminta arloko hiztegi teknikoa

Sartu eta kontsultatu DANOBATGROUPeko hiztegi teknikoa makina erreminta arloko hitzak euskaraz nola diren jakiteko.

Albisteak

EUSKARALDIA_FOR_061.jpg

DANOBATGROUPeko kooperatibetan duela hainbat urtetik hona dituzten euskararen erabilera handitzeko planen eskutik aurten EUSKARALDIArekin bat egingo dute.

Euskal Herriko erakunde publiko eta herrietako elkarte ezberdinek bultzatuta, 11 egunez (azaroaren 23tik abenduaren 3ra) euskarari eusteko ariketa praktikoa izango da EUSKARALDIA eta bi rol hauetako bat aukeratu beharko du bakoitzak Ahobizi edo Belarriprest.

DANOBAT-GOIMEK-BIKAIN-ziurtagiria-022.jpg

DANOBAT eta GOIMEKeko ordezkariek abenduaren 13an jaso zuten BIKAIN ziurtagiria Euskalduna Jauregian Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua eta Miren Dobaran Hizkuntza Politikako sailburuordea buru zirela egindako sari banaketa ekitaldian.

DANOBATGROUPeko enpresak apustu garrantzitsua ari dira egiten kooperatibetan euskararen erabilera handitu, normalizatu eta kudeatzeko lanetan. Horren adierazgarri da enpresa taldeak gizartearekiko konpromisoaren baitan euskararekiko daukan erantzunkidetasuna, bai eta azken hogei urteetan euskararen erabilera handitzeko helburuarekin eman dituen urratsak ere.

DSC_03041.JPG

Euskararen egunaren bueltan hainbat ekimen bideratu dira DANOBATGROUPetik Euskarak 365 egun lemapean.

Batetik, kooperatiba guztietako langileei zuzendutako lehiaketa, 200 lagun inguruko parte hartzailerekin. Lehiaketa honetako irabazleak 8 izan dira eta Errigorako saski bana eskuratu du bakoitzak. Hauek dira irabazleak: Santi Fernandez, Agustin Davila, Mikel Fernandez, Mikel Alvarez, Udane Makazaga, Julian Aizpurua, Paben Ortiz de Zarate eta Itsaso Ezenarro

 

MAXIXATZEN2_baja1.jpg

Iazko ekimenari jarraituz aurten ere DANOBATGROUPek Euskararen Nazioarteko Egunaren harira kooperatibak dituen herrietara zabaldutako lehiaketa bat jarri du martxan Euskara aldean, erabili lanean lemapean.

Lehiaketa modu digitalean antolatu da, eta parte hartzeko https://info.danobatgroup.com/euskara/lehiaketa-2017.html helbidean sartu behar da. Webgunean klikatu eta kooperatibari buruzko galdera orokor batzuei erantzun ondoren DANOBATGROUPeko hiztegi teknikoan sartu eta hainbat hitzen ordainak aukeratu beharko dira, besteak beste.