ESTARTA-200 / ESTARTA-250 - Artezteko makina zentrogabea

Doitasun handiko zentrorik gabeko artezketa makinak
ESTARTA-250 zentrorik gabeko artezketa makina DANOBAT
ESTARTA-250 zentrorik gabeko artezketa makina DANOBAT

DANOBATek ESTARTA-200 eta ESTARTA-250 artezteko makina zentrogabeak aurkezten ditu. Ekoizpen serie laburretara bideratuta. Artezteko makina zentrogabeak dira eta artezteko harriaren burua irtenda dute, baina buru egitura horrek berez dakartzan zurruntasun galerak txikiagotzeko diseinatuta daude.

Produktibitaterik handienarekiko ahalik eta egokikortasunik handiena lortzeko garatu dira bereziki. Harria irtenda konfiguratuta egoteak erreferentzia aldaketa azkarrak egitea behar dituzten bezeroei behar duten malgutasuna ematen die. Makinak abiadura handiz lan egiteko prestatuta daude (120 m/s CBN teknologiarekin), arreta berezia eginez zurruntasunari.

Errendimendu dinamikorik hoberena lortzeko helburuarekin, belaunaldi berriko harri buru erregulatzailearen diseinu iraultzaile bat sartu da, buru horren zurruntasunik handiena bermatzeko.

Harriaren zabalera max.: 250 mm

Artezteko harriaren abiadura periferiko maximoa: 120 m/s

Makinen prozesuak

Zeharkako artezketa

Zeharkako artezketa

Alderik aldeko artezketa

Alderik aldeko artezketa

Ezaugarriak

 

ESTARTA-200

ESTARTA-250

Pieza neurria (min-max)

mm

0,5-50

1-100

Zeharkako azterketaren luzera max.

mm

200

250

Artezteko harriaren neurriak (OD x zabalera x ID)

mm

Ø610 x 200 x Ø304,8

Ø650 x 250 x Ø304,8

Artezteko harriaren abiadura periferikoa

m/s

20-120

63-120

Harri erregulatzailearen neurriak (OD x zabalera x ID)

mm

Ø305 x 2000 x Ø127

Ø400 x 250 x Ø203,2

Motor nagusia

kW

20

30-45

Pisu garbia

kg

10000

12500

Ezaugarri ezberdinak behar? Idatziguzu

Aplikazioak

Mekanizazio proba
Proba ezazu mekanizaturako eskaintzen dugun test zerbitzua. Testean DANOBATGROUPen gaitasuna zure prozesu ekipoarekin konbinatu eta zure inbertsioaz seguru egongo zara.
Bota zure erronka