DANOBATek FIMAQH erakustazokan hartuko du parte

29-04-2014 - 29-04-2014
DANOBATeko xafla transformaziorako dibisioak, Buenos Aires hiriko Parque del Bicentenario eraikinean egingo den FIMAQH erakustazokaren hurrengo edizioan hartuko du parte maiatzaren 6etik 10ra bitartean. FIMAQH Argentinako feria garrantzitsuena da. Bertan 300 enpresa baino gehiago batzen dira bi urtetik behin, makina, instrumentazio, produktu eta zerbitzu ezberdinak eskainiz Argentinako industriarako. DANOBAT 1770 estanean kokatuko da, Pabilioi Urdinean, eta bertan bere zuntzezko laser bidezko ebaketa makina da, IRIS modeloa erakutsiko du. Ebaketari laser bidez fibra aplikatuz, produkzio kostuak asko jaisteko aukera ematen du, energia kontsumoaren murrizpenari dagokionean. Gainera, erabateko murrizpena lortzen da mantenimendu kostuetan eta kontsumigarrietan. Oso makina eraginkorra eta azkarra da, eta erabilera anitzekoa. DANOBATen xafla transformaziorako dibisioak erakustazoka honen bidez Argentinan duen ibilbide luzea sendotzen jarraitzeko asmoa dauka eta era berean merkatu horretan duen posizio ona mantentzea espero du.