DONGFENG Motor CorporationAltzairuzko birabarkiak torneatzeko prozesuaren optimizazioa

Erronka

  • Altzairuzko birabarkiak mekanizatzeko prozesuaren optimizazioa.
  • Zikloaren denbora murriztea.
  • Produktibitatea handitzea.

Soluzioa

  • Era guztietako birbarkien muturrak eta euskarriak kurbatzeko erabiltzen diren osagaien mekanizazioa, baita 450 mm-ko diametroa eta 1500 mm-ko luzera dutenena ere.
  • Doitasun handia birabarkien mekanizazioan.
  • Leku gutxiago plantan.
  • Piezen torneaketa, behin bakarrik lotuta.
  • Torneaketa bi dorrerekin batera.

Ekipamendua

NA-1500 tornu horizontalak:

  • Goiko bi dorre
  • Bi puntu (bat mugikorra da birabarkien tamaina desberdinetara moldatzeko)
  • Atzapar ezkutakorrak, muturretako aurpegiak jiratzen uzten dutenak.

DONGFENG Motor Corporation

DONGFENG Altzairuzko birabarkiak torneatzeko prozesuaren optimizazioa 1
DONGFENG Altzairuzko birabarkiak torneatzeko prozesuaren optimizazioa 2
DONGFENG Altzairuzko birabarkiak torneatzeko prozesuaren optimizazioa 3
DONGFENG Altzairuzko birabarkiak torneatzeko prozesuaren optimizazioa 4

Elkarrizketa

Xiao Guang Sheng, DongFeng Motor Co. Ltd.weko goi mailako ingeniaria

DONGFENG Motor Corporation 1969an sortu zen, eta autoen hiru fabrikatzaile erraldoietako bat da Txinan. Bere negozio nagusien artean daude bidaiarientzako ibilgailuak, ibigailu komertzialak, motorrak, piezak eta autoen eta ekipoen osagaiak. Garatzen eman dituen 40 urte baino gehiagotan, I+Gko eta fabrikaziorako instalazio batzuk ezarri dira, bai eta banaketa sare zabal bat eta salmenta osteko zerbitzu bat ere bai.

DONGFENGek DANOBATen tornu berri bat jaso du bere instalazioetan. DongFeng Motor Co. Ltd.eko goi Mailako ingeniari Xiao Guang Sheng jaunarekin hitz egin dugu.

Zer-nolako osagaiak fabrikatzen dituzue zuek?

Oraintxe bertan, potentzia handiko diesel motorrak dira gure produktu nagusia. Gure gaman hiru modelo ditugu: DCi11, EQ4H eta EQX7.

Zer mekanizazio prozesu erabiltzen zenuten zuen birabarkietarako DANOBATen tornuetan inbertitzen hasi aurretik?

Hemengo makinak erabiltzen genituen eta NTC tornu japoniarrak. Orduan, burdinurtuzko birabarkiak fabrikatzen genituen. Urte asko geroago, gure fabrikazio prozesua aldatu genuen eta altzairuzko birabarkiak egiten hasi ginen. Birabarki arinagoak eta trinkoagoak dira eta berezko moteltze hobea dute, baina altzairua gogorrago da eta mekanizatzen zailagoa.

Duela 10 urte VOLVO Trucks bisitatu genuen Espainian, eta han ikusi genuen DANOBAT tornuak erabiltzen zituztela bere osagaiak fabrikatzeko eta konturatu ginen zer abantaila zituzten makina horiek erabiltzean. Beraz, pentsatu genuen soluzio ona izan zitekeela gure altzairuzko birabarkiak mekanizatzeko. Azkenean, behar genituen doitasun mailak lortzeko, erabaki genuen DANOBAT tornu horizontaletan inbertitzea.

DANOBAT tornuek erantzuten al diote zuek espero zenutenari?

NA tornuek gure produktuek eskatzen duten doitasuna ematen dute eta, gainera, leku gutxiago okupatzen dute plantan. Neurri handiko birabarkiak mekanizatzeko, NA-1500 modeloa aukeratu zen. Modelo horrek era guztietako birbarkien muturrak eta euskarriak kurbatzeko erabiltzen diren osagaiak mekanizatu ditzake, baita 450 mm-ko diametroa eta 1500 mm-ko luzera dutenak ere.

DANOBAT tornuek bi dorre dituzte goian, bi puntu (bat mugikorra birabarkien tamaina guztietara moldatzeko) eta atzapar atzerakorrak, muturretako aurpegiak jiratzen uzten dutenak. Ezaugarri horiei esker, piezak mekanizatzeko prestaketa bakarra egin behar da, eta bi dorreak aldi berean lanean ari direla ere egin daiteke mekanizazioa. Horrela, beraz, ziklo denbora nabarmen hobetzen da.

Ezagutu gehiago

Nola lagun zaitzakegu?