BOMBARDIER – Hazkuntza bogieen produktibitateanHobekuntza fabrikazio prozesu gakoetan

Erronka

Piezaren lotualdi kopurua eta trenetako bogieen produkzio denborak murriztu

Soluzioa

  • Zutabe mugikorreko FR fresatzeko-mandrinatzeko makinak
  • Buru automatikoa, buru horizontala, buru angeluarra, mandrinatzeko burua
  • Buruak automatikoki aldatzen dituen sistema
  • Bogiearen mekanizazioa bertikalean txirbilaren ebakuazioa hobetzeko
  • Mekanizazioa pendularrean, denbora tarte antzuak ekiditeko
  • Sarbide osoa bogiera egiaztatze lanak eta neurketak egiteko
  • SORALUCEk garatutako buru bereziak mekanizazio lan espezifikoetarako

Bombardier Trasnportationen SORALUCEren zutabe mugikorreko fresaketa-mandrinaketa zentroak erabiltzen dituzte ICE trenetarako (Inter City Express), tranbietarako eta autoetarako bogie estrukturen mekanizazioko produkzio lerroetan. Makina guztiek dute SORALUCEk diseinatutako euste sistema bat, zeina berariaz diseinatua den mekanizazio bertikalerako.

“SORALUCEko makinak aukeratzeko irizpidea izan zen hazkuntza handia gure produktibitatean, aurrez eginda genituen denbora azterketetan oinarrituz, (...) eta frogatu egin dira atzera begira ekoizpenean. Baita makinen alderdi teknikoengatik ere,...”

  • Udo Stettner
  • Mantentze lanetako arduraduna
  • BOMBARDIER Transportation GmbH

Bombardier

BOMBARDIER – Hazkuntza bogieen produktibitatean 1
BOMBARDIER – Hazkuntza bogieen produktibitatean 2
BOMBARDIER – Hazkuntza bogieen produktibitatean 3
BOMBARDIER – Hazkuntza bogieen produktibitatean 4

Ezagutu gehiago

Nola lagun zaitzakegu?