ZERBITZU DIGITALAK

Industria gero eta digitalizatuago dago, hori dela eta, aukera berriak irekitzen ari da makina-erreminta eta soluzio adimentsuagoen fabrikaziorako. Produktibitatea, efizientzia eta malgutasuna handituta, makinaren eta fabrikazio prozesuaren egoerari buruzko informazio osoa ematen dute.

Industria gero eta digitalizatuagoa egoteak eskaintzen dituen aukerak konbinatuz, posible da zerbitzu aurreratuak edukitzea informazio eta komunikazioko teknologiarik modernoetan oinarrituta, eta horrekin erabilgarritasunik handiena ziurtatzea eta ekipoen eragiketa, programazioa eta zaintzarako laguntza edukitzea.

INDUSTRIA DIGITALAREN PREMIETARA EGOKITUTAKO ZERBITZUAK

  • HMI -Human-machine interface- gizakiaren eta makinaren arteko erlazioa hobetzeko. Horretarako, makinaren eragiketa sinplifikatu, mekanizazio ziklo espezializatuak programatzeko laguntzak eskaini, mantentze lanak erraztu, ekoizpenik gabeko denborak murriztu eta energi kontsumoa minimizatzeko informazioa ematen duen ingurunea erabiltzen du.
  • Data system, makinaren monitorizazioan eta Big Datan oinarritutako zerbitzu sorta bat da, makinaren eta mekanizazio prozesuaren portaeraren analisirako erabiltzen dena. Hainbat gailuren bitartez, hala nola tabletak edo telefonoak, makinaren egoera ezagutzea, prozesua optimizatzea edo egon daitezkeen akatsei aurrea hartzea ahalbidetzen dute.

 

  • Intelligent components, makinan integratutako gailuak, hainbat sentsoreren bitartez jasotako informazioaz baliatzen dira, makinen errendimendua eta doitasuna hobetzeko, prozesuko denborak optimizatzeko, erreminten bizitza luzatzeko, eta beste hainbat hobekuntza egiteko.

  • Control system, fabrikazio lerro osoak kudeatzeko aplikazio informatikoa. Sistema honek ez dauka zerikusirik ekipoen fabrikatzailearekin, beraz, makina mota desberdinak integratu ditzake, eta berarekin lan aginduak betetzeko behar den informazio guztia kudeatzen da: CNC programak, erremintak eta tresneriak, etab. Lantegiko beste kudeaketa mailekin integratzea ere ahalbidetzen du, esaterako, PLM,MES eta ERPrekin.

BIDEOA

Barneratu fabrikazio digitalean eta aurkitu etorkizuneko lantegia gaur errealitatea izatea ahalbidetzen duten azken garapenak.

INFORMAZIO GEHIAGO

Nola lagun zaitzakegu?