Alabe puntak

Kanpoaldeak artezteko makina. 35 urteko esperientzia mantentze zentro nagusiekin elkarlanean.
Alabe puntak DANOBAT
Alabe puntak DANOBAT
Alabe puntak DANOBAT

DANOBAT etxeko mBTG eta DANTIP serietako artezteko makinak gas turbinen, hegazkin motorren eta APUen errotoreetan alabe puntak doitasunez arteztu, neurtu eta haiei bizarrak kentzeko pentsatuta daude. Makina horiek errotorearen beso puntak artezten dituzte beraiek azkar biraka ari diren bitartean (7.000 bira minutuko abiaduran ere), hori ezinbestekoa izanik artezketa baldintza egokienak lortzeko. Ezaugarri horiei esker ahalik eta doitasunik handiena lortu daiteke egungo teknologiak erabilita.

Frogatu egin denez, 0,025 mm-ko diametro perdoiak lortzen dira. Lorpen hori oso garrantzitsutzat jotzen da; izan ere, errotore besoen punten eta kanpoko karkasaren arteko tartea funtsezkoa da motorrak errendimendu egokia izateko.

mBTG seriea errotoreak artezteko eta neurtzeko erabili ohi da, besteak beste, hauek: CT7/T700, RTM322, CFM56, CF34, T64, TP400, F404 eta J85. DANTIP seriea, berriz, tamaina handiko motorren errotoreetarako erabili ohi da.

Makina horiek DANOBAT VG artezteko makinekin batera saldu daitezke, “Mekanizazio Zelulak” osatuz, motore bereko errotoreak eta karkasak mekanizatu eta neurtzeko prozesuetarako soluzio osatuak eskainita. Errotoreen alabe puntak artezteko makinak eta karkasak artezteko eta torneatzeko makinak mekanizazio datuak trukatzen dituzte nahi diren perdoiak dituzten errotore-karkasa multzoak lortzeko, horrekin motorren errendimendua eta efizientzia optimizatuta.

Ezagutu gehiago

Mekanizazio proba
Proba ezazu mekanizaturako eskaintzen dugun test zerbitzua. Testean DANOBATGROUPen gaitasuna zure prozesu ekipoarekin konbinatu eta zure inbertsioaz seguru egongo zara.
Bota zure erronka