ADMP® - Konpositeak

ADMP® DANOBAT
ADMP® DANOBAT

ADMP® (Automated Dry Material Placement) DANOBATen jabetzakoa den teknologia da.

ADMP® teknologiak DRY multiaxial materiala jaulkitzen du, edo, beste era batera esanda, edozein zuntz edo ehun multiaxial lehor: Tape, NCF, Woven, etc.

Azken aplikazioaren premien arabera,  ADMP® teknologiak hainbat zabalerarekin egin dezake lan, 100 milimetroko zabalerarekin eta 2 metro edo gehiagoko zabalerarekin ere bai. Jalkitako materialak zabalera bera eduki dezake beti edo aplikazioak eskatzen dituen azken neurrietara egokituta aurretik moztutako ereduak izan daitezke. End-effector bakar batek egin dezake lan hain material desberdinekin, material/zuntzari dagokionez eta bobina dimentsioei eta ereduen geometriari dagokienez.

ADMP® teknologiak kalitate hobeko aurreformak ematen ditu, bai eta produktibitate eta errendimendu handiagoak ere, eskulan gutxiago behar izateaz gain. Teknologia disruptibo hau industria aeroespazialean eta energia eolikoaren industrian liderrak diren gure bezeroekin egindako elkarlan estuaren emaitza da, izan ere, industria horietan bezeroaren aplikazio berezi bakoitzak definitutako eskakizunetara egokitutako zelula kustomizatu bat konfiguratzea eskatzen du.

Mekanizazio proba
Proba ezazu mekanizaturako eskaintzen dugun test zerbitzua. Testean DANOBATGROUPen gaitasuna zure prozesu ekipoarekin konbinatu eta zure inbertsioaz seguru egongo zara.
Bota zure erronka