Berrikuntza

etengabeko berrikuntzan "
Fabrikazio eta produkzio teknologietan espezializatutako Ikerketa eta Garapen Zentro bat daukagu. Ehun eta hogei ingeniari ditugu proiektu desberdinetan lanean eta lan-taldean hogeita hamar doktore daude.
Gure bezeroentzat lehiarako onura izango diren teknologia berritzaileak lortzeko ikerketa egitea da etorkizunerako dugun ideia.
DanobatGroupek teknologiaren aldeko apustua egiten du eta bere negozio bolumenaren %7,3 Ikerketan eta Garapenean inbertitzen du.
Gure espezializazio arlo guztietan ikertzen ditugun teknologia eta aplikazioek elementu bereizgarri berritzailea eskaintzen diete martxan jartzen dituzten erakundeei.
Aukerak identifikatzen ditugu eta hauen garapenean laguntzen dugu, emaitzak lortzeko bidean, enpresa ideia berriak sortu eta garatzen lagunduz. Europar Batasuneko hirurogeita hamahiru ikerketa proiektu baino gehiagotan parte hartzen dugu.


